Debuting proiektua

EUROPAKO PROIEKTUAK

 

Debuting proiektua

Debuting deritzon Europako proiektuak Interreg Europe kofinantziazioa jasotzen du eta enpresa barneko genero berdintasuna eta inklusioa ditu helburu, lehiakorragoak izan daitezen, 10 tresna publikoren hobekuntza edo garapenaren bidez.  

Helburu operatiboak:

  • 500 ETEren enpresa-gaitasun txikiak handitzea, kultura inklusiboago baten bidez enpresa-eredu berritzaileagoak garatzeko.
  • Dauden neurrien eraginkortasuna hobetzea, neurri berriak diseinatzea, berritzaileagoak eta, adierazle egokien bitartez, jarraipena eta ebaluazioa hobetzea.
  • Arduradun politikoen eta klusterren kontzientziazioa eta gaitasuna handitzea, industrian genero berdintasunari heltzeko, ETEak hazteko eta lehiakorragoak izateko faktore kritiko gisa.

Helburu horiek lortzeko, proiektu barruan bisitak egiten dira parte hartzen duen eskualde bakoitzera, zer jardunbide egoki dituzten jakiteko; halaber, genero ikuspegiari lotutako gaiak jorratzeko prestakuntza tailerrak egiten dira, edota eztabaida taldeak, eskualdeen arteko trukeak, eta analisiak eskualde batzuetan. 

Nafarroako entitate parte-hartzaileak:

Sodenaz gain (proiektuaren entitate bazkidea baita), Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enplegu Departamentuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak parte hartzen du eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren inplikazioa dauka. Nafarroako beste entitate batzuek ere parte hartzen dute, eskualdeko interes-talde gisa, proiektua Nafarroan garatzeko. Hauek dira: SNE, Amedna, CEN, AEDIPE, Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia, NUP (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), eta Enercluster eta Functional Print klusterrak.

Iraupena:

Proiektua 2023ko martxoan abiatu da eta 3 urteko iraupena du, eta beste urte bat jarraipena egiteko.  

Europako eskualde bazkideak:

Nafarroaz gain: Värmland (Suedia), Lapland (Finlandia), North-Vest (Errumania), Lower Austria (Austria), Magyarország (Hungaria), Emilia-Romagna (Italia), Pomorskie (Polonia), Grand Est (Frantzia) eta Baden-Württemberg (Alemania).

Aurrekontua, guztira: 2.279.549 euro. 

Argibideak: https://www.interregeurope.eu/debuting 

Bideoa

TE PUEDE INTERESAR

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

X