Nor gara

Zuri etengabe laguntzeko tresna

Sodena Nafarroako Gobernuak finantza arloko laguntzarako duen tresna da balio erantsiko enpresa-proiektuak Foru Komunitatera erakarri eta garatzeko eta, gainera, enpresa bakoitzaren Espezializazio Adimentsuaren Estrategian laguntzen die.  

Sodena sozietate mugatua da, eta duen bazkide bakarrak partaidetua dago: bazkide hori CPEN da, hau da, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa.

Inbertsio Arduratsuko Politika darabilgu, bai eta Jasangarritasuneko Estrategia ere. Horiekin bat, konpromisoa hartu dugu ASG faktoreak gure inbertsio prozesuan eta gure eguneroko eragiketetan esplizituki txertatzeko, jardunbide onenekin lerrokatuta eta Sodenak lehentasunezkotzat jotzen dituen 6 GJHrekin bat.

Gure konpromisoa

Sodenan Europako erreferente bat izan nahi dugu eskualdeko enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatzeko egiten dugun ekarpenagatik.

  • Balio erantsiko enpresa-proiektuak erakarri eta bultzatzen ditugu finantzazioari begira, hala tokian bertan sortutakoak nola kanpoaldetik erakarritakoak.
  • Enpresen arteko elkarlana bultzatzen dugu, hazkundea eta lehiakortasuna sustatuz.
  • Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S4) diseinua eta ezarpena koordinatzen ditugu.

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Mikel
Irujo
Amezaga
PRESIDENTEA

Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria

José Manuel
Arlabán
Esparza
KIDEA

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari ohia 1984 eta 1987 artean

Íñigo
Arruti
Torre
KIDEA

Nafarroako Gobernuko Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia

Sandra
Cavero
Brújula
KIDEA

Enpresa Antolakuntzako irakaslea eta Gizarte Ekonomia eta Kooperatibismoko Katedraren zuzendaria Navarrako Unibertsitate Publikoan

Bernardo
Ciriza
Pérez
KIDEA
Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilari ohia 2019 eta 2023 artean
Ana
Goyen
Pérez
KIDEA

Ingeteam Taldeko Wind Converters and Controls Negozio Unitateko zuzendaria

Jorge
Ruiz
Martín
KIDEA

Mekatar Group-eko Kontseilari Ordezkaria

Miguel
Ugalde
Barbería
KIDEA

Tafalla Iron Foundry-ko zuzendari kudeatzailea

Eduardo
Urrestarazu
Fernández
KIDEA

EAA-LATAM Agrisolutions Dibisioko presidentea

Jorge
Aleixandre
Micheo
Idazkari ez-kontseilaria

Antolamendua

Iñaki
Larraya
Garayalde
ZUZENDARI KUDEATZAILEA
Montse
Guerrero
Pérez
JASANGARRITASUNEKO ETA EKONOMIA ZIRKULARREKO ZUZENDARIORDEA
Guillermo
Alonso
Orbea
"INVEST IN NAVARRA"ko ZUZENDARIA
Juan Cristóbal
Garcia
Soriano
ESKUALDEKO ESTRATEGIAREN ARLOKO ZUZENDARIA
M.ª Victoria
Iriarte
Izcue
INBERTSIOKO ZUZENDARIA
Ekintzailetza
M.ª Eugenia
Lecumberri
Alli
INBERTSIOKO ZUZENDARIA
Finkapena eta hazkundea
José M.ª
Montes
Ros
INBERTSIOKO ZUZENDARIA
Bestelako finantza laguntzak
Óscar
Arriaga
Lasterra
ADMINISTRAZIO ETA FINANTZETAKO ZUZENDARIA
Iñaki
Amatriain
Lecumberri
ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZETAKO TEKNIKARIA
María
García
Arellano
PROIEKTU KUDEATZAILEA
Iker
Linzoain
Ramos
PROIEKTU KUDEATZAILEA
Amaya
Manrique
Pérez
PROIEKTU KUDEATZAILEA
Carlos
Sarobe
Carricas
PROIEKTU KUDEATZAILEA
Beatriz
Blasco
Felipe
PROIEKTU TEKNIKARIA
Legarda
Campos
Bernal
Proiektu teknikaria
Iñigo
Donezar
Apesteguia
PROIEKTU TEKNIKARIA
Marian
Erro
Martínez
PROIEKTU TEKNIKARIA
Montse
Esparza
Abaurrea
PROIEKTU TEKNIKARIA
Leire
Goñi
Ecay
PROIEKTU TEKNIKARIA
Unai
Irigoien
San Miguel
PROIEKTU TEKNIKARIA
Katy
Labiano
Elizalde
PROIEKTU TEKNIKARIA
Daniel
Mazo
Sáez
PROIEKTU TEKNIKARIA
Cristina
Pascual
Morrás
PROIEKTU TEKNIKARIA
María
Pedrosa
Sanz
PROIEKTU TEKNIKARIA
Patricia
Sanz
Planas
PROIEKTU TEKNIKARIA
Iker
Zaratiegui
Saralegui
PROIEKTU TEKNIKARIA
Maite
Leizagoyen
Jericó
ADMINISTRAZIOA ETA LAGUNTZA TEKNIKOA
Ainhoa
Echarte
Górriz
ADMINISTRAZIOA ETA LAGUNTZA TEKNIKOA
Ainhoa
Patiño
Etxeondo
ZUZENDARITZAKO LAGUNTZAILEA

Iñaki Larraya Garayalde

Zuzendari Kudeatzailea

Enpresa Zientzietan tituluduna Iruñeko Unibertsitate Eskolan eta EFPAn (european investment practitioner), 2017an

2024ko urtarrilean, zuzendari-kudeatzaile sartu zen Sodenan

Finantza sektorean aritu da lanean 33 urtetik gora, Banco Guipuzcoanoren bidez (gaur egun, Banco Sabadell). Bulego-zuzendaria izan zen Iruñean eta Lizarran 13 urtean, higiezinen negozioko zuzendaria bederatzi urtean eta enpresa-zuzendaria hiru urtean. Halaber, azken bi urteotan, Nafarroako, Errioxako eta Arabako eskualdeko merkataritza-zuzendaria izan da.

Montse Guerrero Pérez

Jasangarritasuneko eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariordea

Nekazaritza Ingeniaria eta Nekazaritza Teknikaria nekazaritzako elikagaigintzan. MBA masterduna berrikuntzan, enpresan eta ekonomia zirkularrean (Bradford. unib. Erresuma Batua)

2024ko otsailean sartu zen Sodenan, jasangarritasuneko eta ekonomia zirkularreko zuzendariorde.

Ekoberrikuntzan, garapen jasangarrian eta ekonomia zirkularrean garatu du bere ibilbide profesionala, betiere enpresen eta erakundeen kudeaketara bideratua, hala ekimen publikoari nola pribatuari lotua.

Era berean, Europako proiektuak kudeatu eta aholkularitza-lanak egin ditu ekonomia zirkularrean erakunde mota guzietarako.

Europako esparruan, 2017tik, ekonomia zirkularra lantzeko taldeko lehendakariordea izan da Enterprise Europeo Network (EEN) sarean, hau da, enpresa txikiei eta ertainei laguntzeko Europako sarean, eta 2020ko eginkizuna da nabarmentzekoa, jasangarritasun arloko aditua izan baitzen Europako Batzorderako, Europako enpresa txiki eta ertainetarako Estrategian bildutako jasangarritasun zerbitzua definitzeko orduan. 

Esparru pribatuan, diagnostikoak egiteko analisi estrategikoan lan egin du, jasangarritasunerantz eta ekonomia zirkularrerantz jotzeko bide-orriak proposatuta, eta ekintzak nola abiarazi hainbat erakundetan. 

Guillermo Alonso Orbea

"Invest in Navarra"-ko zuzendaria

Ingeniari Industriala Elektronikan, Elektrizitatean eta Automatismoetan (Nafarroako Unibertsitatea, Tecnun) eta MBA (Deustuko Unibertsitatea)

2002ko irailean sartu zen Sodenan, “Invest In Navarra”-ko zuzendari karguan, kanpoaldeko inbertsioa erakartzeko arloan, hain zuzen.

GKN multinazional taldearen barnean garatu du bere ibilbide profesionala, hainbat ardura-postu betez, hala nola: GKN Driveline Zarrakazteluko kudeatzailea, GKN Driveline Bartzelonako salmenta ondoko merkataritza-zuzendaria Espainian eta Portugalen, “GKN remanufacturing”-eko zuzendaria Espainian eta Frantzian, Niches &MotorSport Aftermarket operazioen Europako zuzendaria GKN Minworth lantegian (UK) eta Global Operational Director AfterMarket. (US&Europe). 

Juan Cristobal García

Eskualdeko Estrategia Arloko zuzendaria

Ingeniari Industriala (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa) eta PdG (IESE)

2024ko abenduan, Eskualdeko Estrategia arloko arduradun sartu zen Sodenan.

Lehenago, hainbat kargu bete zituen, hala nola TESICNORko zuzendari orokorra, EIP-SCC Market Place-ko idazkaritzako arduraduna ZABALAn, eta ezagutza arloko liderra partzuergoan diren Europako proiektu handietan;halaber, Europako proposamenen ebaluatzailea eta irakasle laguntzailea Berrikuntzaren Kudeaketan, Universitat Oberta de Catalunya-n (UOC).

María Victoria Iriarte Izcue

Inbertsio Zuzendaria

Ekintzailetza

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea) eta PDD (IESE- Nafarroako Unibertsitatea)

2006ko uztailean, Proiektuen Teknikari. sartu zen Sodenako kudeaketa taldean. KPMG Auditores-en hasi zuen bere ibilbide profesionala 1999. urtean, 2002tik aurrera, taldeburu eginkizunak eginik. 2018ko maiatzean, egungo Inbertsio Zuzendari kargua hartu zuen bere gain. 

María Eugenia Lecumberri Alli

Inbertsio Zuzendaria

Finkapena eta Hazkundea

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea) eta PDD (IESE- Nafarroako Unibertsitatea)

Gaur egun, Sodenako Inbertsio Zuzendaria da, 2006az geroztik, enpresan 2001ean lanean hasi eta gero. Aurretik, KPMGko ikuskaritza kudeatzailea izan zen Nafarroan 1995etik aurrera, aipatu enpresan 1988. urtean sartu eta gero.

Jose María Montes Ros

Inbertsio Zuzendaria

Bestelako finantza laguntzak

Zuzenbidean Lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea) eta Ekonomian eta Enpresen Zuzendaritzan Masterduna (IESE - Nafarroako Unibertsitatea)

DELOITTEn hasi zen lanean (lehen ARTHUR ANDERSEN), eta ondoren, INASAko finantza-arduraduna izan zen, 1998ra arte. Urte horretan, antzeko lanpostuan aritu zen ALCOA EXTRUSIÓN NAVARRAn. Gero, 2005ean, NAFINCOn hasi zen lanean, lehenbizi zuzendari kudeatzailearen atxiki gisa, eta gero, kudeatzaile. 2011ko abenduan, Nafarroako Gobernuaren Sozietate Publikoak Antolatzeko Plana gauzatu ondoren, Sodenan sartu zen Inbertsio Zuzendari.

Óscar Arriaga Lasterra

Administrazio eta Finantza Zuzendaria

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea), Auditorea – Zinpeko Kontu Azterlaria eta Espainiako Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialeko kidea (ROAC) eta PDG (IESE-Nafarroako Unibertsitatea)

2008ko martxoan, Sodenako kudeaketa taldean sartu zen.
KPMG Auditores-en hasi zuen bere ibilbide profesionala, 1997. urtean. Ondoren, 2003tik aitzina, auditoretzako kudeatzaile eginkizunak bete zituen.

Iñaki Amatriain Lecumberri

Administrazioa eta Finantzak, eta Proiektuen Kudeaketa

Enpresa Zientzietan Diplomaduna eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna (NUP)

Indusal taldeko Administrazio eta Finantza sailean hasi zuen bere ibilbide profesionala, 2016ra arte. Urte horretan, S2G-n (Deloitte) hasi zen lanean taldeburu. 2018aren bukaeran, Sodenako Administrazio eta Finantzak sailean sartu zen.

María García Arellano

Proiektuen Kudeatzailea

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Teknologia Informatikoetan Masterduna (Europako Foroa, Negozio Eskola). Microsoft Certified Professional

2004ko erdialdean sartu zen Sodenako taldean. Graduondo gisa praktikak eginez hasi zuen bere ibilbide profesionala Kontuen Ganberan eta VW-Navarra enpresan (Erosketa Orokorretako sailean).

Iker Linzoain Ramos

Proiektuen Kudeatzailea

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaduna (NUP) eta zuzendariak garatzeko programa Corporate Finance-n (IE-Madril)

2018ko ekainean, Sodenan sartu zen, Balioa Sortzeko Arrisku Kapitalaren arloan. 2002. urtetik, hainbat ardura-postu bete ditu ekonomia-sektore batzuetako sozietateen administrazio eta finantza sailetan (nekazaritzako elikagaiak, turismoa, industria eta finantza-zerbitzuak). Hona hemen: CAR Belate, S.L., Beigorri, S.L., Brisa Fiscal Asesoría Empresarial eta Propitex, S.A. 2009. urtean, arrisku kapitalaren sektorearekin hasi zen harremanetan, Clave Mayor, S.A, S.G.E.I.C.en lanean hasita, eta partaidetzapeko konpainietako inbertsio, jarraipen eta administrazio batzordeetan parte hartuta.

Amaya Manrique Pérez

Proiektuen Kudeatzailea

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea-EHU) eta Europako Ekonomian Masterduna (Bruselako Unibertsitate Librea)

Amaya 2012ko urrian sartu zen Sodenan.
20 urtetik gorako esperientzia dauka atzerriko inbertsio zuzenaren arloan (IDE), agentziako arduradun eta multinazionalen inbertsio prozesuen aholkulari jardun baitzuen.
Sodenan sartu baino lehen, PROMOMADRIDeko Estrategia eta Azterketen Saileko Zuzendaria izan zen bost urtean (Madrilgo Komunitateko nazioartekotze agentzia) eta, aldi berean, aditua MUNDUKO BANKUAn IDEn. Aurretik, 10 urtetik gora aritu zen lanean Bruselan aholkulari inbertsioen lokalizazioan eta eskualdeko estrategiaren arloan inbertsioak erakartzeko, DELOITTE eta IBM-Plant Location International enpresetan.

Carlos Sarobe Carricas

Proiektuen Kudeatzailea

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna (Deustuko Merkataritza Unibertsitatea), Auditorea – Zinpeko Kontu Azterlaria eta Espainiako Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialeko kidea (ROAC) eta PDG (IESE-Nafarroako Unibertsitatea)

2006 erdialdean, Proiektu Kudeatzaile sartu zen Sodenako taldean, Inbertsio Arloan.
KPMG Auditores Pamplona-n hasi zuen bere ibilbide profesionala 1988an, eta hantxe aritu zen 2000. urtera arte, azken seiak Auditoria Kudeatzaile lanetan. 2000n,  KPMG Donostia-ra joan zen aipatu bulegoaz arduratzeko. 2003aren hasieran, Grupo Logístico LINSEReko finantza-zuzendaritza hartu zuen bere gain.

Beatriz Blasco Felipe

Proiektuen Kudeatzailea

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea-EHU)

Madrilgo Higiezin Kredituen Batasunean hasi zuen bere ibilbide profesionala, bost urtean informatika saileko proiektu buru jardunez. 2000. urtean, CEINen hasi zen lanean (Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa), eta, 2005eko 2012ra, Berrikuntza eta Teknologia arloko zuzendaria izan zen. Sodenan sartu zen arte, Enpresa Sorkuntza arloko teknikari postuan jardun zuen aipatu sozietate publikoan, ekintzaileei aholkuak emanez enpresa bideragarriak eta jasangarriak eratzeko.

Legarda Campos Bernal

Proiektuen Teknikaria

Ekonomian Graduduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta garapen jasangarrian Masterduna (utrecht unib. herbehereak)

2024ko maiatzean, Eskualdeko Estrategia arloko teknikari sartu zen Sodenako lantaldean.

Aurretik, hainbat enpresatan aritu zen lanean:  ECOEMBES, NORDEX ENERGY SPAIN eta ZIMMER BIOMET (AEB).

Íñigo Donézar Apesteguía

Proiektuen Teknikaria

Gradu bikoitza Ekonomian eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), eta Finantzetan Masterduna (Madrilgo Carlos III Unibertsitatea)

2023ko irailean, Hazia/Start Up arloko teknikari sartu zen Sodenako lantaldean.

Aurretik, finantza-aholkulari aritu da lanean ABANTE ASESORESen eta aholkulari elkartu gisa NFQ ADVISORY SERVICESen, biak Madrilen.

Marian Erro Martínez

Proiektuen Teknikaria

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

2012ko ekainean sartu zen Sodenako lantaldean.
Bere ibilbide profesionala M+W ZANDER España enpresan hasi zen, 1997an. Gero, 2003an, Proiektu Teknikari sartu zen CEINen, Motibazioaren eta Ekintzaileendako Aholkularitzaren Arloetan.

Montse Esparza Abaurrea

Proiektuen Teknikaria

Zuzenbidean Lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Finantza Zuzendaritzan Masterduna (ESIC)

H.M.G, Asesoría Laboral-en hasi zuen bere ibilbide profesionala, 2001ean.  2002an, NAVARRA DE FINANCIACIÓN Y CONTROL, S.A. (NAFINCO) enpresa publikoan sartu zen administrazio arduradun, harik eta 2011n Sodena, S.L.n hasi zen arte (fusioaren ondoriozko sozietatea), Nafarroako Gobernuko Sozietate Publikoak Antolatzeko Planaren karira. Urte hartatik aurrera, Proiektu Teknikarien taldeko kidea da.

Leire Goñi Ecay

Proiektuen Teknikaria

Nazioarteko Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan Graduduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

2018ko urtarriletik, Sodenako proiektu-teknikarien taldeko kidea da. Aurretik, teknikari aritu zen lanean marketinean eta CRMn Espainiako Turismo Institutuan, Chicagon; ondoren, aholkulari juniorra izan zen MANAGEMENT SOLUTIONSen, eta finantza eta lan arloetako teknikari espezialista TETRACEn.

Unai Irigoien San Miguel

Proiektuen Teknikaria

Nazioarteko Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (NUP)

2017an hasi zuen bere ibilbide profesionala «junior» gisa Volkswagen Navarra enpresako Logistika Plangintza eta Erosketa sailean. MBA masterra egin zuen Nazioarteko Merkataritzan ICEX-CECOrekin. 2019an, Nazioarteko Merkataritzako aholkularia izan zen Espainiako Enbaxadak Danimarkan duen Ekonomia eta Merkataritza Bulegoan.

2020an, Sodenan hasi zen lanean Inbertsioak Erakartzeko Proiektuen Teknikari gisa.

Katy Labiano Elizalde

Proiektuen Teknikaria

Merkataritza Kudeaketan eta Marketinean Lizentziaduna, eta Finantza Zuzendaritzan Masterduna (ESIC)

SAFEI, GESTORES Y ASESORES DE INVERSIÓN enpresan hasi zuen bere ibilbide profesionala, 1998an. 2003an, MERIDIANO ZERO MARKETINGen sartu zen bazkide eta aholkulari. Ondoren, 2007tik, CEINen lan egin zuen, Ekintzaileen Arloko Proiektu Teknikari gisa.

Daniel Mazo Sáez

Proiektuen Kudeatzailea

Ingeniari Industriala, Mekanika espezialitatea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

2015eko abendutik, Sodenako lantaldeko kidea da Eskualdeko Estrategiaren arloan.
2000tik 2002ra, teknikari aritu zen CEMITEko Mekatronika sailean. 2002ko urrian, bi urtez aritu zen Berrikuntza Kudeaketako aholkulari  Zabala Innovation Consultingen. 2005ean, ikerketa teknikari sartu zen NUPeko OTRIn, eta 2006an, CEINen hasi zen teknikari senior gisa Enpresen Garapen eta Hazkunde arloan.  2012an, Moderna Fundazioko lantaldean sartu zen proiektuen zuzendari, eta Ekintzailetza, I+G+B eta Klusterren arloetako arduradun.

Cristina Pascual Morrás

Proiektuen Teknikaria

Ingeniari Industriala, Industria Antolamendua espezialitatea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

2009 bukaeran, Sodenako taldean sartu zen.
ITURRALDE Y SAGÜÉS INGENIEROS (2000-2009) enpresan hasi zuen bere ibilbide profesionala, hainbat proiektutako «project management» lanak eginez eta hainbat enpresatako kudeaketa delegatuan parte hartuz.
Aldi berean, 2008an eta 2009an, lan horretan jarduteaz gain, irakasle aritu zen Arkitektura Eskolako Instalazioen Sailean, Nafarroako Unibertsitatean.

María Pedrosa Sanz

Proiektuen Teknikaria

Nekazaritza Ingeniaria (NUP). Europako I+G+B proiektuen sustapenean eta kudeaketan espezializatua

2024ako abuztuan, Sodenan sartu zen.

Aurretik, Europako Proiektuen zuzendaria izan zen Naitec-en eta Proiektuen Kudeatzailea Ekimen Berritzaileetan. Lanean aritu da, halaber, Bantec Consultores-en, Calinsa-n (LHOIST taldea) eta Riegos de Navarra-n.

Patricia Sanz Planas

PROIEKTUEN KUDEATZAILEA

KIMIKA INGENIARITZAN LIZENTZIATUA (Ramon Llull Unibertsitatea – Bartzelona). Lan-Arriskuen Prebentzioan Masterra du.

15 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du zuzendaritza-postuetan. Ardura-karguak bete ditu ICISAren (Inspección y Control de Instalaciones, S.A.) Gas Naturalaren Kanalizazio Obren Ikuskapen Taldeko zuzendari fakultatibo eta koordinatzaile gisa, baita SGS Inspecciones Reglamentarias-en Iparraldeko Eskualde-zuzendari eta Koordinatzaile Tekniko gisa ere.

Lau urtez, Viscofanen Energia Eraginkortasunaren eta Jasangarritasunaren arduraduna izan da, eta energia-eraginkortasuna, deskarbonizazioa eta energia berriztagarrien arloko proiektu estrategikoak gidatu ditu, industria-lehiakortasuna eta energia-trantsizioa ereduzko eta jasangarri batera bultzatuz.

Iker Zaratiegui Saralegui

PROJECT TECHNICIAN

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Marketin Zuzendaritzan Masterduna (EAE Business School), eta Marketin Digital, Social Media eta Community Managerrean Masterduna (Madrilgo Unib. Konplutentsea)

2002ko irailean, Sodenako “Invest In Navarra” arloan sartu zen, kanpoaldeko inbertsioa erakartzeko arloan. Sodenara iritsi aurretik, Zerbitzu Orokorretako koordinatzailea izan da  Vestas-erako, FACILITY MANAGEMENT & SERVICES (FAMASE) enpresaren bidez. Aholkulari aditua ICN-ARTEA, S.L.n, non merkatuak ikertzeko lanak egin baitzituen.

Maite Leizagoyen Jericó

Proiektuen Kudeaketa

Publizitatea eta Harreman Publikoak (Nafarroako Unibertsitatea)

2025eko martxoan sartu zen Sodenako lantaldean, administrazio eta finantzen arloan.

2000 urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala Las Palmasko Antena 3-en. 2001etik 2016ra arte, komunikazioaren eta administrazioaren sektorean garatu zuen bere ibilbidea, hainbat enpresatan: prentsa-kabineteak, Europako dirulaguntzak sustatzeko programak eta AN taldeko enpresetako marketina kudeatuz. Halaber, kirol-zerbitzuak kudeatzeko enpresa batean, babesletzez arduratu zen. 2016tik Sodenan sartu arte, administrazio eta koordinazio eginkizunak bete ditu higiezinen sektoreko enpresetan.

Ainhoa Echarte Górriz

Eskualde Estrategiako arloa

Turismo Enpresetan eta Jardueretan Diplomaduna (Turismo Ikasketen Nafarroako Eskola, INET Pamplona).

2015eko abendutik hona, Soedenako lantaldean dago, Lurralde Espezializazioko Estrategia arloan. 


1999tik 2009ra, turismoarekin eta enpresen administrazioarekin lotutako hainbat eginkizun bete zituen (jendearendako arreta Eurodisney Parkean, Iruñeko turismo bulegoa, Nafarroako Landa Hotelen elkartea, Irigoien Arraz bidaia-agentzia eta administraria Sedena SLn). CEINeko lantaldean sartu zen (Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa), Ekintzaileen arloko administrazioan (oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak, EIBT), eta 2012an, zuzendaritzako idazkari lanetan jardun zuen Moderna Fundazioan.

Ainhoa Patiño Etxeondo

Proiektuen Kudeaketa

Idazkaritza eta Enpresen Administrazioa (ISSA – Nafarroako Unibertsitatea)

2007ko abuztuan, Sodenako administrazio arloan sartu zen.
1993an hasi zuen bere ibilbide profesionala Arthur Andersenen Iruñeko bulegoan (egun, Deloitte), idazkari elebidun. Ondoren, esportazioko administrazio-lanak egin zituen Nafarroako Frenelsa enpresan eta zuzendaritzako idazkari lanetan aritu zen Nissan Forklift España, S.A. enpresan (orain, Unicarriers.)
2003 – 2007 legealdian, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren kabineteko kidea izan zen.

Verified by MonsterInsights