Ekintzailetza

Ekintzailetza
Capital Semilla - Sodena

Sodenan hasierako finantzazioa ematen dugu, bai kapitala bai partaidetza-mailegua, enpresa berriak sortzeko edo hasierako etapetan dauden enpresa-jarduerak abiarazteko

 

Hazi Kapitala alorrak enpresa-proiektu berrien edo sortu berrien finantza-beharrak estaltzea du helburu. Honakoak, zehazki: Nafarroan hazteko ahalmen nabarmena dutenak, berritzaileak, merkatuan dagoenekoz dauden produktu edo zerbitzuez bestelakoak eskaintzen dituztenak, Nafarroan merkatu-nitxo berriei ekitea eta enplegu kualifikatua sortzea ahalbidetuko dutenak.

Finantza arloko laguntza mota beharren, garapen fasearen eta proiektuen tipologiaren araberakoa da.


“Hazi” fasean dauden proiektuak: partaidetza-mailegua da, kapital bihur daitekeena, proiektua bera berme bakarra dela edo kapitalean partaidetza hartuta:

  • Gehieneko zenbatekoa: 100.000 euro (dena den, kasu zehatzetan, kopuru hori gainditzen ahalko da).
  • Interes-tasa: finkoa + aldakorra, jardueraren eta emaitzen arabera. Bi interesen baturak ez du % 10 gaindituko. Irekiera komisioa % 0,5 da.
  • Amortizazio epea guztira: 5 – 8 urte eta 1 – 3 urteko gabealdia.
  • Onespena: Sodenako zuzendaritza batzordea.

Abiatze fasean dauden proiektuak/’startup’: partaidetza gutxiengoduna eta iragankorra kapitalean

  • Inbertsioa gehienez 500.000 euro eta gutxienez 100.000 euro; kopuru hori gainditu daiteke estrategikotzat jotzen diren proiektuetan, hazteko ahalmen handia dutenetan edo garrantzitsuak egiten dituen beste ezaugarriren bat duten proiektuetan.
  • Sodenak % 5 eta % 45 arteko partaidetza izanen du enpresan.
  • Aldi baterako parte hartuko da enpresen kapitalean, gehienez 12 urtez.
  • Sustatzaileekin sozietate-itun bat sinatuko da; akzioak berrerosteko akordioa, nagusiki.
  • Onarpena: Sodenako Administrazio Kontseilua.

Hainbat figuraren bidez bultzatuko dira enpresa berri berritzaileak: 

  • ‘Startups’ berritzaileei bultzada ematea, finantza arloko laguntza honela emanez:
  • Bultzada elika-katean:
    • Proiektuak sustatuz,Orizont nekazaritza elikagaien sektorea berritzeko azeleragailuaren bidez
  • Oinarri teknologikoko enpresen bultzada,unibertsitateekiko edota ADItecheta CEIN erakundeekiko elkarlanaren bitartez.
 

FONDO NAVARRA TECH TRANFER

START UP CAPITAL NAVARRA

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE

Finkapena eta hazkundea

Bestelako finantza laguntzak

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

X