Jasangarritasunarekiko konpromisoa

 

Sodenak berezkoa du konpromiso soziala eta bere jardueraren, inbertsioen, elkarlanen eta ekimenen bidez gauzatzen da. Hainbat balio hartzen dira kontuan horiek oro egiteko: integrazioa, gardentasuna eta komunitatearendako zerbitzua: 

  • Kalitatezko enplegua sortuz (emakumezkoen talentuari buruzko balorazio oso onarekin).
  • Inpaktu fiskal onuragarria sustatuz.
  • Ingurunearekiko eta ingurumen jasangarritasunarekiko gure konpromisoaren bidez.

Sodenak jasangarritasunarekin duen konpromisoa gure kultura etikoan eta balioetan txertaturik dago; izan ere, hazkunde ekonomikoaren, gizarte-ongizatearen eta ingurumenaren zainketaren arteko oreka dugu xede. Hori dela eta, Sodenak ekintza plan estrategikoa dauka funtsezko hiru zutabeetan ekintza ildoak indartzeko:

  • Klima-aldaketaren aurkako borrokan eta ingurumena babesten laguntzea,honako arlootan ahalegina eginez: energia eraginkortasunez kontsumitzea, energia berriztagarriak erabiltzea, ekonomia zirkularra sustatzea eta baliabideak jasangarritasunez erabiltzea.
  • Egonkortasuna sustatzea enpleguan, eta sustatu, halaber, kontziliazioa, laneko segurtasuna eta osasuna, dibertsitatea, eta aukera berdintasuna, eta era berean, komunitatean inbertitzeko ekimenak, balio partekatua sortzen dutenak.
  • Gobernantza korporatibo ona sustatzea, aplikatu beharreko araudia betez, konpainiaren jarduketa etiko, garden eta jasangarriarekiko konpromisoa, eta Gobernu Korporatiboaren arloan jardunbide onenak sustatuz.
KONPROMISO ETA EKIMEN NAGUSIAK

Sodenak bere baitan txertatuak ditu Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta Inbertsio Arduratsuko Printzipioak, “ele luzean balio jasangarria” sortzeko.  

Sodenak konpromisoa dauka Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ekin, eta gure jasangarritasunerako estrategia Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatua dago.  

Hona hemen zer helbururen gainean jarduten den lehentasunez, hala eguneroko eragiketetan nola finantza arloko laguntza emateko jardueraren kudeaketan.

5. helburua: Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neskato guztiak ahalduntzea

Genero berdintasuna lortzea, hornitzaile politiken eta sentsibilizazio ekintzen bidez.

7. helburua: Energia eskuragarria, segurua, jasangarria eta modernoa bermatzea

Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria bermatzea, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko barne neurriak ezarriz eta energia berriztagarriaren erabilera sustatuz entitate inbertituen artean. aurrezpen neurriak ezarriz.

8. helburua: Guztiondako hazkunde ekonomiko inklusiboa eta jasangarria, enplegua eta lan duina sustatzea.

Nafarroako tokiko ekonomia eta kultura bultzatzea, enpresa txikiak eta handiak bultzatuz. Lan duina eta garapen ekonomikoa sustatzea, enplegua sortuz eta inbertitzen duen entitateen hazkundea eraginez.

12. helburua: Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak indartzea, baliabideen erabilera eta hondakinen kudeaketa optimizatzeko neurriak ezarriz, hala barnera begira nola inbertitzen duen enpresetan.

13. helburua: Premiazko neurriak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko

Klimaren aldeko ekintza bultzatzea, huraxe enpresaren kulturan txertatuz eta Sodenaren estrategian zutabe gisa ezarriz.

16. helburua: Gizarte bidezkoak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea

Bakea, justizia eta erakunde sendoak indartzea, datuak babesteko, ustelkeriari aurre egiteko eta legez kanpoko ekintzak eragozteko politikak eta bitartekoak ezarriz.

Sodenan jardunbide onenak betetzea dugu xede, inbertitzaile arduratsuak garen aldetik, eta xede ere, inbertsio arduratsuarekin dugun konpromisoa zabaltzea, etorkizunean Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak (UN PRI) sinatuko ditugun aldetik.  

Nazio Batuetako Mundu Itunari laster atxikiz, Munduko Itunaren Hamar Printzipioen ezarpena sustatzen dugu. Printzipioak unibertsalki onartu dira eta garapen jasangarria bultzatzen dute jarduketa alor nagusietan:  giza eskubideetan, lan arauetan, ingurumenean eta ustelkeriaren aurkako borrokan.

Gainera, jasangarritasuna bultzatzeko ekimen bat abiarazi dugu Sodenan, hots, karbono aztarna neurtzeko konpromisoa hartu baitugu guk geuk edo beste batzuekin batera antolatzen ditugun enpresa-ekitaldi guztietan eta, gero, hainbat jarduketaren bidez, konpentsazio positiboa egiteko.

X