Inbertsio arduratsuko politika

Gure eginkizunari berez datxekion betebehartzat jotzen dugu inbertsio arduratsua, enpresa publikoa baikara. Jardunbide onenekin gaude konprometituak eta jakitun gara huraxe txertatzea mailakako prozesua dela, etengabe hobetu beharrekoa

Jarduketa eta proiektu guztietan ingurumen eta gizarte arloko nahiz gobernu korporatiboko irizpideak (ASG faktoreak) aintzat hartzea lagungarria da konpainietako balio jasangarria epe luzean sortzeko. Balio gehigarria sortzeko tresna gehigarriak identifikatzen dira, enpresa partaidetuen kudeaketa aktiboa eginez, eta arriskuak identifikatu eta kudeatzen dira; horrela, egiten diren inbertsioen arrisku-profila murrizten baita.

Hainbat gauza zehazten dira, hala nola inbertsio arduratsuaren arloan diren usteak, zer printzipio eta zer konpromiso hartzen dituen, eta nola txertatzen diren ASG faktoreak inbertsio prozesuan, gure inbertsio arduratsuko politikan.

INBERTSIO ARDURATSUKO PROZESUA

Proiektuak aztertzeko etapa

  • Atariko analisia: salbuespenak berrikustea
  • Due Diligence ASG: ASG arrisku eta aukera nagusien analisia.
  • Inbertitzeko erabakiak hartzea.

Enpresei jarraipena egiteko etapa

  • Konpainietan ASG faktoreak bultzatzea.
  • ASG koordinazio ardurak.
  • Arduradun bat aukeratzea.
  • Adierazleak neurtzea.
  • Helburuen jarraipena egitea.

Desinbertsio/Deslotura etapa

  • Enpresa jasangarriago bat sortzen laguntzeko ekarpena frogatzea.
X