Arrisku-Kapitala / Bestelako laguntzak

Arrisku-Kapitala / Bestelako laguntzak

Arrisku-kapitala hazkunde ekonomikoa sustatzen duen mekanismo bat da eta hainbat gauza ahalbidetzen ditu, hala nola enpresen hazkundea azkartzea, enplegua sortzea, inbertsioa sustatzea, berrikuntza eta produktibitatea hobetzea, eta enpresak nazioartera atera eta globalizatzea.  

Ekonomia garatzeko tresna hau erabat zabaldua dago herrialde aurreratuetan enpresa-sarea bultzatzeko bide gisa. Zehazki, aldi baterako finantza-baliabideak (maileguak eta kapitala) ematen zaizkie hazteko ahalmena duten  enpresa ez kotizatuei. Enpresa sortzen, zabaltzen eta garatzen laguntzen du, haren balioa handitu dadin. 

Arrisku-kapitala Sodenaren finantza tresna nagusia da inbertsio proiektuei ekiteko.

Sodena arrisku-kapital aktiboko bazkide bat da, bere enpresa partaidetuen kudeaketa laguntzeko, administrazio kontseiluetako erabakietan aritzeko eta haien eskura kontaktu-sare zabala jartzeko.

Bere arrisku-kapitalaren tresnen bidez, Sodenan honelako proiektuak bultzatzen ditugu: 

  • Nafarroan inpaktu esanguratsua dutenak.
  • Enpresa-proiektuari loturiko talde sustatzailea eta zuzendaritza taldea dituztenak.
  • Izaera berritzailea edo bereizgarria dutenak, Nafarroan errentagarritasun ekonomikoa eta soziala sortzen duena.
  • Partaidetza gutxiengoduna eta aldi baterakoa.

Arrisku-kapitalaz bestelako finantzabidea behar duten proiektu eta enpresentzat, Sodenak bestelako finantza proiektuak ere landu eta eskaintzen ditu, autonomoen, ekintzaileen, ETEen, mikro-eteen finantzabidea ahalbidetzeko, bai eta Nafarroan ezarrita dauden enpresa handien finantzabidea ere.

Laguntza horiek Nafarroako industria-sarearen hazkundea ere sustatu, negozioen bideragarritasuna ahalbidetu eta enpresen hedapena bultzatzen dute.

Tresna horiek honela gauzatuko dira:

  • Lankidetza hitzarmenak elkarrekiko bermea duten sozietateekin abalak ematea bultzatzeko. Halakoetan, sozietate horiek bere gain hartutako arriskuaren portzentaje bat estaltzen du Sodenak, nafar enpresaburuek finantzabidea errazago eskuratu dezaten, eta inbertsioetarako eta zirkulatzailerako finantzabidearen baldintzak hobeak izan daitezen, finantza-kostua murriztuz.
  • Mailegu arruntak eta zuzeneko abalak ematea, inbertsioak egiteko eta/edo zirkulatzailerako, jarduera mantentzen laguntzeko, Foru Komunitatean ezarritako enpresak garatzen laguntzeko edo gure lurraldean ekimen berriak eratzen laguntzeko.

Laguntza horiek Nafarroako industria-sarearenn hazkundea ere sustatu, negozioen bideragarritasuna ahalbidetu eta enpresen hedapena bultzatzen dute

BALIO JASANGARRIA SORTZEA

Helburua da gure finantza-fluxuek ASG irizpideak txertatuak izatea.

Gure inbertsio arduratsuko estrategiak inbertsio prozesu osoa barnebiltzen du, hau da, analisia eta jarraipena egitea, gure enpresekiko desinbertsioa/deslotura, eta beste.

Balio jasangarria sortzea dugu xede, hots, finantza errentagarritasunaren eta errentagarritasun arduratsuaren batura gisa neurtua.

Rentabilidad financiera + rentabilidad responsable + creación de valor sostenible
SODENAKO ARRISKU-KAPITALAREN INPAKTU SOZIOEKONOMIKOARI BURUZKO I. TXOSTENA (1984-2016)
SODENAKO ARRISKU-KAPITALAREN INPAKTU SOZIOEKONOMIKOARI BURUZKO II. TXOSTENA (1984-2018)
SODENAKO ARRISKU-KAPITALAREN INPAKTU SOZIOEKONOMIKOARI BURUZKO III. TXOSTENA (1984-2020)

Ekintzailetza

Finkapena eta hazkundea

Bestelako finantza laguntzak

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE

Política de inversión responsable

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

X