Finkapena eta hazkundea
Sodenan arrisku-kapitala tresna erabiltzen dugu egun diren enpresak abiarazteko, hazteko eta finkatzeko.
Halakoetan, Sodena bazkide aktiboa da, mailegu-emaileaz edo burtsa-inbertitzaileaz bestela. Administrazio organoetako erabakietan parte hartzen du, eguneroko eragiketetan esku hartu gabe. Halaber, prest dago finantza/kreditu erakundeek baino arrisku handiagoa hartzeko.
Laguntza finantzario eta estrategiko hori hazteko ahalmena duten enpresa txiki eta ertainentzat da, hots, 400.000tik gorako inbertsioa behar baldin badute hainbat jarduketa egiteko:
- Aurrerapenak produktuen garapen etapetan merkatura iritsi arte.
- Hazkunde organikoa eta ez-organikoa, beste enpresa batzuk erosiz.
- Beste enpresa edo negozio batzuekiko integrazio proiektuak.
- Akzioen erreleboa.
- Tokiko bazkide bat behar duten atzerriko konpainien ezarpenak.
- Zuzendaritza taldeek (MBO) edo beste enpresa batek (MBI) enpresa erostea.
Hona hemen abiarazteko edo hedatzeko fasean diren proiektuetan dugun partaidetzaren ezaugarriak:
- Partaidetza gehienez % 45 arte.
- Gehienez 12 urteko iraunkortasun epea.
- Administrazio kontseiluan lekua izatea.
- Sozietate-itunean desinbertsioa aurreikusia izatea.
- Kapital bihurtu daitekeen partaidetza-maileguetarako aukera izatea.
Kasu zehatz batzuetan, laguntzaren osagarri, honelako baldintzak beteko dituzten partaidetza-maileguak eman daitezke:
- Interes-tasak osagai finko bat izanen du gehi osagai aldakor bat, sozietatearen negozio-adierazleei lotua.
- Mailegu subordinatuak.
- Kapitalizagarriak izan daitezke.