Start up Capital Navarra

Start up Capital Navarra

Start Up Capital Navarra Enpresak Sustatzeko Sozietate bat (S.P.E) da, Nafarroako Gobernuak sustatua eta Sodenak kudeatua. 20 sozietatek pribatuk zein publikok parte hartzen dute, finantza, industria, unibertsitate eta enpresen sustapenerako arloetakoak.

Webgunea bisitatu

Proiektu finantzagarriak

Abiatze-prozesuan diren enpresa-proiektuak, Nafarroarako hazkunde-potentzial handia dutenak. Proiektu berritzaileak edo bereizgarriak izan behar dute, Nafarroan merkatu-nitxo berriei eta kalitatezko enpleguari ekiteko aukera emanen dutenak.  

Finantzabidea eskaintzen du enpresaren kapital sozialean bazkide gutxiengodun gisa parte hartuz eta, horrez gain, elkarlan estrategikoa, enpresa bere lehen bizitza-etapetan errazago garatzeko.

Inbertsioaren ezaugarriak

  • Inbertsioa gehienez 500.000 eurokoa da eta, gutxienez, 100.000 eurokoa. Inbertsio hori handiagoa izan daiteke estrategikotzat jotzen diren eta hazteko ahalmen handia duten proiektuetan, bai eta garrantzitsuak egiten dituen beste ezaugarriren bat duten haietan ere.
  • Sodenaren partaidetza % 5etik % 45era artekoa izanen da enpresan.
  • Enpresen kapitalean egiten den partaidetza aldi baterakoa da, 12 urte artekoa, hain zuzen.
  • Sozietate-itun bat sinatuko da talde sustatzailearekin, lehentasunez akzioak berrerosteko akordioarekin.
  • Onarpena: Sodenako administrazio kontseilua.

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

X