Navarra Tech Transfer Funtsa
Navarra Tech Transfer funtsa Nafarroako Gobernuak Sodenaren bidez sustatutako lehen funts publiko-pribatua da, Nafarroako Foru Komunitatean oinarri teknologikoko enpresen sorrera sustatzeko.
Nafarroako Clave sozietateak (funtsak kudeatzen dituen sozietatea) kudeatzen du, eta 4.717.000 euroko ondarea du, EGEF funtsek % 50 inguruko portzentajean eta Nafarroako hamar enpresak emana. Hauek dira: Clave, Electrónica Falcón, Frenos Iruña, Grupo AN, Grupo Infarco, Instrumentación y Componentes (Inycom), Mapsa, M. Torres, Viscofán eta Sakana S. Coop.
Proiektu finantzagarriak
Garapen edo sorrera berriko fase goiztiarretan dauden enpresak eta proiektuak, oinarri teknologikokoak, ikerketa-zentroetatik, zentro teknologikoetatik, unibertsitateetatik, enpresetatik eta/edo ikerketa-taldeetatik datozenak, bai eta Nafarroan berrikuntza bultzatzeko beste erakunde batzuetatik datozenak ere.
Helburua da ikerketaren eta garapen teknologikoaren emaitzak merkatura transferitzea.
Gainera, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian zehaztutako sektore estrategikoekin lerrokatuta egon beharko dute, beren jarduera Nafarroan kokatu, eta inbertsio-proiekturako enpresa-plan bat aurkeztu.
Inbertsioaren ezaugarriak
- Inbertsioa bana beste proiektu bakoitzeko: 500.000 euro, dela partaidetza minoritarioaren bidez kapitalean, dela mailegu parte-hartzailearen bidez.
- Enpresan irautea: gutxienez 4-6 urte hasierako ekarpenetik.
Interesa duten proiektuek Claveren webgunearen bidez dute eskaera egiteko aukera.
EGEF Funtsak
Inbertsio estrategia Nafarroako Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) 2014-2020 Programa Operatiboan ezarritakoaren barnean dago: “Enpresek berrikuntzan eta ikerketan inbertsioa sustatzea, eta enpresen, ikerketa- eta garapen-zentroen eta goi-mailako irakaskuntzaren sektorearen arteko loturak eta sinergiak garatzea”. Helburua da teknologia transferitzea Nafarroako unibertsitateetatik eta zentro teknologikoetatik enpresen sektorera.