Mailegu arruntak eta abalak
Halaber, finantza-laguntza ematen diegu Nafarroan kokatutako enpresei, maileguen eta abal zuzenen bidez.
Mailegu arruntak
- Maileguen izaera: mailegu arruntak, kasu honetan bermedunak.
- Entitate onuradunak: enpresak (denetariko enpresak, haien antzinatasuna eta tamaina edozein direlarik ere), beren jarduera ekonomikoa Nafarroan garatzen dutenak (jarduera oro, higiezinen eta finantzen sektorea izan ezik), administrazio publikoekin epez kanpoko zorrik ez badute.
- Egintza finantzagarriak: jarduera mantentzea, inbertsioak egitea eta Foru Komunitatean ezarrita dauden enpresen garapena laguntzeko behar diren xede guztiak, edota gure lurraldean ekimen berriak eratzen laguntzeko edo lehendik eratuta dauden enpresak gure lurraldera etortzen laguntzeko. Horregatik, beraz, inbertsioak nahiz zirkulatzailea barnebildu ditzakete.
- Zenbatekoa gehienez: zer programa mota den, maileguen muga dira bai aurrekontuetan eskuragarri dagoena, bai Parlamentuaren baimena, eta gehienez 10 milioiko mailegua izatea, 216/2019 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.
- Iraupena gehienez: entitate onuradunen beharren arabera finkatzen da. Hala ere, epe erdiko eragiketetarako, gehienez 7 urtekoa izanen da eta gabezialdia 2koa (2+5), eta epe luzekoetarako, gehienez 12 urte eta gabezialdia 2tik 4ra bitartekoa. Gabezialdia gehienez 4 urtekoa izanen da.
- Interes-tasa: Nafarroako Gobernuak egindako zorpetze-eragiketek izan duten tasarik apalenaren % 50ek markatzen du minimoa.
Zuzeneko abalak
- Entitate onuradunak: (denetariko enpresak, haien antzinatasuna eta tamaina edozein direlarik ere), beren jarduera ekonomikoa Nafarroan garatzen dutenak (jarduera oro, higiezinen eta finantzen sektorea izan ezik), administrazio publikoekin epez kanpoko zorrik ez badute.
- Egintza finantzagarriak: hirugarrenek jarduera mantentzeko emandako finantzazioa bermatzeko, inbertsioak egiteko eta Foru Komunitatean ezarrita dauden enpresen garapena laguntzeko behar diren xede guztiak, edota gure lurraldean ekimen berriak eratzen laguntzeko edo lehendik eratuta dauden enpresak gure lurraldera etortzen laguntzeko. Inbertsioa finantzatzeko berma barnebildu dezakete, hala nola zirkulatzailea edo zorraren berfinantzazioa.
Abal bakoitzeko gehienezko zenbatekoei, iraupenari, kostuari, azterketa-komisioari, irekierari nahiz bermeei buruzko argibidetarako: kontsultatu Sodenarekin.