COMPET’plus proiektua

europako proiektuak

 

COMPET’plus proiektua 

COMPET´plus proiektuak Competitiv’eko deritzon POCTEFA proiektuari eman dio jarraipena, eta bere ekarpena egin nahi du Europa ekonomia adimentsua, jasangarria eta integratzailea izan dadin, EBk eta estatu-kideek maila handiak lor ditzaten enpleguan, produktibitatean eta kohesio sozialean.

Testuinguru horretan, COMPET´plus proiektuak (enpresa lehiakortasuna & berrikuntza plataformak jarduerak mugaz gaindiko esparruan birkokatzeko, balio-kate sendotuak sortzeko, eta ETEen eta enpresa bultzagarrien arteko lankidetza sustatzeko) ekintzaileen lehiakortasuna eta ETEen berrikuntza bultzatzen ditu, inplikaturiko hiru lurraldeen arteko mugaz gaindiko fluxu ekonomikoak neurtuz, puntako ETEak, startupak eta balio erantsi handiko teknologia-zentroak identifikatuz lau arlootan: ,

  • Energia
  • Mugikortasuna
  • Nekazaritza elikagaiak
  • ICC (Kultur eta Sormen Industriak)

Helburu nagusia:

Bi berrikuntza plataforma sortzea, enpresa bultzagarri eta liderren, eta enpresa hornitzaileen (ETEak eta tokiko enpresak) arteko elkarlana sustatzeko, baterako eskaintza teknologikoa sortze aldera eta, horren bidez, ikerketa akordioak egiteko eta merkaturatu daitezkeen produktuak garatzeko

Helburu nagusiaz gain, COMPET’plus-ek berariazko helburuak ditu:

  • RIS3en sektore konbergenteetan mugaz gaindiko fluxu ekonomikoak aztertzea.
  • Mugaz gaindiko balio-kateak diseinatzea.
  • Kate-maila berritzaile defizitarioak identifikatzea eta eragile ekonomikoekin lan egitea jarduera estrategikoak osatzeko.
  • Berrikuntza- eta negozio-aukerak identifikatzea.
  • Identifikatutako jarduera estrategikoak betetzeko beharrezkoak diren enplegu-profilak identifikatzea.

COMPET’plus Europako proiektu bat da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) hautatua eta  % 65en kofinantzatua Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020 – DG REGIO). 862.895 €-ko aurrekontua du, zergak barne.

POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea. Mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen jasangarriaren aldeko estrategia bateratuen bidez.

Argibideak:  https://competplus.eu/

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE​

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

X