Informazio instituzionala, antolaketakoa eta plangintzakoa

Informazio instituzionala, antolaketakoa eta plangintzakoa

Atal honetan honakoa aurkituko duzu: antolaketa instituzionala, antolaketa egitura, haien eginkizunak, organoen egoitza eta harremanetarako bideak adierazita eta, halaber, arduradunen identifikazioa eta plantilla organikoa lanpostuen zerrendari dagokionez.

Informazio publikotzat jotzen dira Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen mendean dauden subjektuen eskuetan dauden edukiak edo dokumentuak, edozein delarik ere haien formatua edo euskarria, haien eginkizunen betekizunean prestatu edo eskuratu badira.

Informazioa eskuratzea doakoa izanen da oro har, eta eskatu den forman edo formatuan jarriko da eskura, ahal bada.

  • Karlos III.a Noblearen etorbidea, 36. 1. eskuin. 31003 Iruña (Nafarroa)
  • Arrieta kalea, 8, 7. solairua. 31002 Iruña (Nafarroa)

info@sodena.com / 848 42 19 42 / weberako harreman sarbidea

Sodena, Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L. Nafarroako Gobernuak duen tresna da balio erantsiko enpresa-proiektuak Nafarroara erakarri eta bertan garatzeko, eta era berean, eskualdeko Espezializazio Adimentsurako Estrategia diseinatu eta ezartzeko, elkarlana, hazkundea eta lehiakortasuna bultzatze aldera, Nafarroa garatzen eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko.

Enpresa-proiektuetarako finantza-laguntza kapitalean parte hartuz eta mailegu parte-hartzaileen bidez egiten da nagusiki, bai tokiko jatorria duten proiektuentzat, bai kanpoaldetik erakarritakoentzat. Aipatu proiektuek lotura izan behar dute Nafarroarekin, eta Nafarroa orekaz eta era jasangarrian garatzen lagundu behar dute aktiboki eta nabarmenki. Laguntza teknikoa gauzatzen da inbertitzaile eta enpresekin batera koordinatuz, lagunduz eta lotura eginez, haien proiektuak Nafarroan kokatzea erabakitzeko beharko luketen laguntza oro erraztuta.

Gure jarduerari buruzko informazio xeheagoa eskuratze aldera, kontsultatu esteka hauek:

Finantza-laguntza arrisku-kapitala tresnaren bitartez
Beste finantza-laguntza batzuk
– Kanpoaldeko inbertsioa erakartzea
S3 Navarraren diseinuaren eta ezarpenaren koordinazioa eta kluster politiketan laguntzea

Ematen diren zerbitzuen funtzionamenduari buruzko iradokizunik egin nahi badiguzu, helbide elektroniko hau duzu eskura:  info@sodena.com.

Nafarroako ondareari buruzko apirilaren 4ko 24/2007 Foru Legearen artikuluak adierazitakoaren arabera, «sozietate publikoek antolamendu juridiko pribatuaren bidezko kudeaketa izanen dute, deusetan ukatu gabe foru lege honetan eta aurrekontuei, kontabilitateari eta finantzen eta kontratuen kontrolari buruz aplikatzekoa den araudi administratiboan ezarririko berezitasunak».

 

Eskaera tramitatzeko, mesedez sakatu hemen.

Sodenako lanpostuak sailkatzen dira Bulego eta Langelen hitzarmenean ezarritako talde profesionaletan xedatutakoarekin bat, honela:

  • 1. lanbide taldea. Talde honetako langileek zuzeneko erantzukizuna dute enpresaren arlo funtzional baten edo gehiagoren kudeaketan, edo zailtasun eta kualifikazio handieneko lan teknikoak egiten dituzte. Erabakiak hartzen dituzte edo haiek prestatzen parte hartzen dute, baita helburu zehatzak finkatzen ere. Autonomia, ekimen eta erantzukizun handiz burutzen dituzte beren eginkizunak. Prestakuntza: Goi mailako unibertsitate titulua edo pareko ezagutza, enpresak onartua, eta/edo esperientzia sendoa bere sektore profesionalean.
  • 2. lanbide taldea. Autonomia, ekimen eta erantzukizun handiz, lan tekniko zailak egiten dituzten langileak dira, helburu orokor zehaztuak dituztela, edo eduki intelektual edo giza harreman handiko zereginetan dihardute. Orobat, lankide talde batek arlo funtzional berean betetzen dituen eginkizunak integratu, koordinatu eta gainbegiratzeko zuzeneko ardura duten langileak. Prestakuntza: Edozein mailatako unibertsitate titulua, edo pareko ezagutza, enpresak onartua, gehi esperientzia zabala beren sektore profesionalean. Batzuetan, gerta daiteke goi mailako unibertsitate titulua (gradua) edukitzea eta “Sarrerako goi mailako tituludunak” izeneko taldean sailkatutako lanpostuekin parekatzea.
  • 3. Lanbide taldea. Agintzeko erantzukizuna izanik edo izan gabe, jarduera intelektuala eta giza harremanak maila ertainean lantzea eskatzen duten lanak egiten dituzten langileak dira, zailtasun tekniko ertaineko jarraibide zehatzen esparru batean, prozesuan autonomia izanik. Antolaketa maila baxuago batean lankide talde batek egiten dituen zeregin homogeneoak integratu, koordinatu eta gainbegiratzeko lanak egiten dituzte. Prestakuntza: Erdi mailako titulazioa, bigarren mailako teknikari espezialistaren titulua eta/edo esperientzia zabala lanpostuan.
  • 4. lanbide-taldea: (lehengo 1. mailako ofiziala). Lan autonomoak egiten dituzten langileak dira, ekimena izatera eta zentzuz jokatzera behartuak daudenak, baita erantzukizunez jokatzera ere lan horiei dagokienez, betiere beste norbaitek gainbegiratuta eta agintzeko erantzukizuna ere izanda. Prestakuntza: Batxilergoa, BBB edo baliokidea edo teknikari espezialista (3. mailako moduluak), gehi lantokiko prestakuntza eta lanbidean lortutako ezagutza.
  • 5. lanbide taldea. Enpresaren eskeman, kualifikazio altuagoko profesionalen menpe edo haien aginduz egiten diren lanak, gehienetan beste batek gainbegiratuak baina norberaren ekimena ere behar dutenak. Lanbidea ezagutzea eskatzen dute, edo egokitzapen aldi bat. Prestakuntza: Batxilergoa, BBB eta teknikari laguntzaileak, lanbidean arituz hartutako ezagutza dutenak (2. mailako moduluak), eta eskola titulurik gabekoak, lanpostuan berariazko prestakuntza edo lanbidean arituz jasotako ezagutza dutenak.
  • 6. lanbide taldea. Menpekotasun maila handiarekin gauzatzen diren zereginak dira, argi ezarririk daudenak, jarraibide zehatzekin. Lanak batez ere esfortzu fisikoa eska dezake, eta prestakuntza urria edo ezagutza oso oinarrizkoa; noiz edo noiz, egokitzeko denbora labur bat behar izaten da. Prestakuntza: Derrigorrezko oinarrizko mailak, eta, batzuetan, bulegoko eginkizunetan hasteko prestakuntza.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo teknikari laguntzailea (2. mailako modulua), eta/edo lanbidean arituz lortutako ezagutza.

Ez dago ordezkaritza sindikalik.

Ikusi Nafarroako sozietate publikoetan eskura dauden lan eskaintzak.

Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Lege Organikoak honakoa ezarri du:

Ez dago bateraezintasunik jarduera pribatuetan aritzeko, baldin eta ez badute eragozten edo kaltetzen haien betebeharrak zorrotz betetzea, edo haien inpartzialtasuna edo independentzia arriskuan jartzen ez badute. Oro har, Sozietate Publikoetako langileek ezin izanen dituzte bateragarri egin sektore publikoan bigarren lanpostu bat kargu batean edo jarduera batean betetzearekin, salbuespen hauetan izan ezik:

  • Irakaskuntza eginkizunak
  • Osasun eginkizunak 

 Bigarren jardueran aritzeko, ezinbestekoa izanen da aldez aurretik eta berariaz bateragarritasun baimena ematea. Baimen horrek ez du ekarriko bi lanpostuetako lanaldia eta ordutegia aldatzea, eta bi lanpostuetan zorrotz bete beharko dira. Nolanahi ere, bateragarritasun baimena interes publikoaren arabera emanen da.

Sodenak ez du bateragarritasun baimenik batere eman.

Sodenak, oraingoz, ez du herritarrek parte hartzeko inolako prozesurik burutu.

Sodenak ez ditu itxaron zerrendak kudeatzen zerbitzu publikoak eskuratzeko.

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

X