ECIV Projektua

europako proiektuak

European Circular Innovation Valley

ECIV (European Circular Innovation Valley) europar proiektuak, Europar Batasunaren barruan,  eskualdeen arteko ekosistema bat sortu nahi du. Bere helburua, lurraldeko misioak antolatuaz, balio-kateak eraldatzea, merkaturako irtenbide zirkular berriak garatu eta eskaintzea da.

Helburu orokorrak:

  • Eskualde parte-hartzaileetan hazkundea eta garapen iraunkorra sortzea.
  • Merkatu berriak, negozio-aukera berriak eta balio zirkularreko kateak sortuz zirkulartasunaren aukera ekonomikoak aprobetxatzea.

ECIV proiektuak “dantza-plaza” bat sortuko du. Bertan, berrikuntza-ekosistemen interes-talde eta eragileek, gure balio industrialeko kate nagusietan lan eginez, harremanetan jarriko dira eraldaketa zirkularrak eskaintzen dituen erronkei irtenbideak proposatu ahal izateko.

Iraupena eta aurrekontua:

2024ko irailean hasi da, 5 urteko iraupenarekin (2024ko iraila – 2029ko abuztua). Guztira, 27.162.498 euroko aurrekontua du eta  Horizon Europe programaren 13.579.061,51 euroko baterako -finantzaketa.

Finantza daitezkeen proiektuak

Eskualdeen arteko berrikuntza-proiektuak garatzeko, baterako finantzaketa izango duten bi deialdi egingo dira. Deialdia hauek, misioen bidez garatutako proposamen zirkularren TRL 6-7 mailako berrikuntza-lankidetzako proiektuentuei zuzenduak egongo dira. Lehen deialdia, 2026ko urtarrilean irekiko da eta bigarrena, 2026ko amaieran.

Gainera, esperimentazio-proiektuentzako funts espezifiko bat egongo da.

Bazkide diren eskualdeak eta beste erakunde batzuk

Europako 9 lurraldeetako 19 eskualde-bazkideek parte hartzen dute. Koordinazioa Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak darama, Sodenaren laguntzarekin eta lokalki Navarra Zirkular ekimenarekin elkarlanean.

Gainerako partzuergoa honako hauek osatzen dute:

  • Herbehereetako iparraldeko Aliantza (NNS)
  • Groningako probintzia (GRO)
  • Frisiako probintzia (FRY)
  • Drenteko probintzia (DTH)
  • Groningengo Unibertsitatea (UGRO)
  • Frisia Berrikuntza Fundazioa (SIF)
  • Dalarnako probintzia (DAL)
  • Värmlandgo probintzia (VAR)
  • Gävleborgo probintzia (GAV)
  • Normandiako probintzia (NOR)
  • Bulgariako Berrikuntza eta Garapen Ministerioa (MIGB)
  • Lituaniako Berrikuntza Agentzia (IAL)
  • Helsinki-Uusimaako probintzia (HURC)
  • Eskoziako Garapen Ekonomikorako Agentzia (SE)
  • Stratchclyde Unibertsitateko Bioteknologia Industrialeko Berrikuntza Zentroa (IBioIC)
  • ACR + Baliabideen Kudeaketa Iraunkorrerako Hiri eta Eskualdeen Elkartea

Harremanetarako pertsona:

María Pedrosa: mpedrosa@sodena.com

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

Verified by MonsterInsights