Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, publikoa nahiz pribatua izan, eskubidea du informazio publikoa eskuratzeko, dela norberaren izenean eta banaka, dela herritarrak bildu edo ordezkatzen dituzten erakunde legez eratutakoen izenean, legean finkatzen diren mugekin eta eskaera zergatik egiten duen azaldu behar izan gabe.

Informazio publikotzat jotzen dira Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen  mendean dauden subjektuen eskuetan dauden edukiak edo dokumentuak, edozein delarik ere haien formatua edo euskarria, haien eginkizunen betekizunean prestatu edo eskuratu badira.

Informazioa eskuratzea doakoa izanen da oro har, eta eskatu den forman edo formatuan jarriko da eskura, ahal bada.

Gardentasunari buruzko Foru Legearen 4. artikuluarekin bat, honakoa da informazio publikoa:

Foru Lege honek aipatutako administrazio publikoek sortzen duten edo haien eskuetan dagoen informazioa, edozein izanik ere informazio horren euskarria eta adierazpidea. Halaber, informazio publikotzat hartuko da zerbitzu publikoak ematen dituzten edo ahal administratiboak edo eginkizun publikoak betetzen dituzten beste entitate edo subjektu batzuek egindakotzat edo haien jabetzakotzat jotzen dena, baldin eta zeregin publiko batean jardutean sortu edo lortu bada.

Informazio horren zati gehiena argitaratua da jadanik webgune honetan eta Gobernu Irekiaren atarian. Aurkitzen ez baduzu, laguntza eska dezakezu (transparencia@sodena.com), huraxe bilatzeko eta/edo informazio publikoa eskuratzeko eskabidea formalizatzeko.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea ez da unibertsala eta honako legeetan ezarritako mugei dago lotua: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko  19/2013 Legearen 14. artikuluak ezarritako mugak eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoak. 

Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebazteko organo eskuduna zuzendari-kudeatzailea da edota ordezkaritza-ahalmenak dituzten sozietateko beste figura batzuk.

Oro har, informazio publikoa eskuratzeko eskaerari gehienez hilabeteko epean erantzun behar zaio, eskabidea kasuan kasuko erregistroan sartzen denetik aurrera.

Epe hori beste hilabetez luzatzen ahalko da, baldin eta, informazioaren bolumena eta konplexutasuna ikusita, ezinezkoa bada lehen adierazitako epean ematea. Kasu horretan, hamar eguneko epean eskatzaileari adierazi beharko zaizkio ebazpena epe horretan ematea justifikatzen duten arrazoiak.

Oro har, informazio publikoa eskuratzeko eskaerari gehienez hilabeteko epean erantzun behar zaio, eskabidea kasuan kasuko erregistroan sartzen denetik aurrera.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubideak muga batzuk ditu, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 31. artikuluan bildutakoak, hain zuzen, informazioa ematearen ondorioz kalteren bat sortzen baldin bazaio honako hauetako bati:

  • Segurtasun publikoa.
  • Erabakiak hartzeko prozesuetan eskatzen den konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.
  • Arauen urratze penal, administratibo edo diziplinazkoen prebentzioa, ikerketa edo zehapena.
  • Aldeek prozesu judizialetan izan beharreko berdintasuna, eta babes judizial eraginkorra.
  • Zaintza, ikuskapen eta kontrol lan administratiboak.
  • Interes ekonomiko eta merkataritzakoak, zilegi direnak, foru lege honi jarraikiz hitzarmenei, kontratuei eta bestelako egintza administratiboei publizitatea ematea galarazi gabe.
  • Sekretu profesionala eta jabetza intelektuala eta industriala.
  • Ingurumenaren babesa.
  • Lege mailako arauek erreserbatutzat deklaratutako edo babestutako informazioa.

Mugen aplikazioa proportzionala izanen da, xedea eta babesteko asmoa kontuan hartuta, eta era murriztailean eta justifikatuan interpretatu beharko dira.

Informazioa eskuratzeko eskubidearen mugak aplikatuko dira, bakarrik, legeek ezarritako aldirako edo neurri hori justifikatzen duen arrazoiak dirauen bitartean.

Honelako eskaerak ez dira tramitera onartuko, ebazpen arrazoituaren bidez:

  • Informazioa eskuratzeko eskubidetik legez salbuetsita dagoen informazioari buruzkoak.
  • Eskaera zuzendu zaion entitateak ez daukanean informazioa, eta eskuduna ezezaguna denean.
  • Kontsulta juridikoei erantzuteko eskaerak, edo txostenak edo irizpenak egiteko eskaerak.
  • Gehiegizkoak direla irizten zaionean, agerikoa bada arrazoigabeak edo errepikakorrak direla edo eskubidearen neurrigabeko abusua dakartela.
      • Bukatu gabe dauden datutzat jotzen dira Administrazio Publikoaren barrenean oraindik lantzen ari diren datuak, haiei buruz inolako irizpen, txosten edo onespenik eman ez denean. Kasu honetan, ebazteko eskumena duen organoak eskatzaileari adieraziko dio noizko aurreikusten den bukatzea lanketa hori.
  • Izaera lagungarria edo sostengukoa duen informazioari buruzkoak, hala nola hauetan jasotakoa: oharretan, zirriborroetan, iritzietan, barneko erabilerako laburpenetan edo barne komunikazioetan, garrantzi edo interes publikorik gabeak. Ez dira izaera horretakotzat hartuko txosten juridikoak, teknikoak, ekonomikoak edo bestelakoak, espedientearen parte badira edo ebazpenekin edo beste egintza administratibo batzuekin lotura badute.
  • Zabaldu aurretik berregin behar den informazio bati dagozkionak.
  • Informazioa eskura ez jartzea justifikatzen duen berregitetzat ez da hartuko erabilera arrunteko tratamendu informatizatuaren bidez lor daitekeen informazioa, ez eta zenbait agiri desberdinetan sakabanatutako informazioa biltzeko egintza ere.

Eskaera tramitatzeko, mesedez sakatu hemen.

Herritarrek informazio publikoa izateko eskubidea benetako bihurtzeko, Sodenak informazio publikoaren ardura duen unitate bat izendatu du, 5/2018 Foru Lege honetan ezarritako betebeharrak behar den denboran eta moduan tramitatzeaz arduratzeko.

Sodenako unitate arduraduna Administrazio eta Finantza departamentua da. Zu transparencia@sodena.com helbidearen bidez edo 848 42 19 42 zenbakian jar zaitezke harekin harremanetan.

Ba al duzu proiekturik?

Diru laguntza behar al duzu?

X