Invest in Navarra

Invest in Navarra

Nafarroako Gobernuak gure komunitatea nazioartekotzeko konpromisoa dauka; horregatik, Nafarroara kanpoko inbertsioa erakartzeko eta sendotzeko enkargua eman dio Sodenari.

 

Invest in Navarrak estrategia proaktibo bat gidatzen du enpresa-inbertsioa erakartzeko, proiektuak ekartze aldera eta gure komunitatean errazago ezartze aldera. Horretarako, Nafarroarako aberastasuna sortzeko ahalmen handiena duten sektoreetara bideratzen du bere jarduera, bai Nafarroako ekoizpen-sarearen indarguneengatik, bai beste sektore batzuetan duen bultzada-efektuagatik: zehazki, nekazaritzako elikagaien sektorean, automobilgintzan, osasunean, energia berriztagarrietan, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.
Horretarako, Invest in Navarrak neurrirako irtenbideak eskaintzen dizkie eskualdean interesa duten talde inbertitzaileei; zehazki, aholkularitza eta laguntza arloko zerbitzu sorta zabala du, Nafarroan ezartzeko erabakia hartzeko prozesuan inbertitzaileek dituzten behar guztiak betetze aldera. Zerbitzu horiek pertsonalizatuak dira eta honakoa barnebiltzen dute: kokapen egokiak bilatzea, Nafarroako negozio-ingurunearen kalitateari eta kostuari buruzko informazioa, eskualdera bisitak antolatzea eta ezarpen-fasean laguntzea.
Gainera, 2009. urteaz geroztik, alor horrek “Aftercare” izeneko programa koordinatzen du,hots, Nafarroan ezarrita dauden enpresa multinazionalak bi urtean behin bisitatzeko ekimena da.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE

Aftercare Programa

Verified by MonsterInsights