• Ezarpena: S3 erronkak

·         Ezarpena: S3 erronkak

24 erronka/programa aukeratu dira 2017-2020 epealdirako, eta lotuak daude hala alor estrategikoekin, nola lehiakortasunerako zeharkako faktoreekin. Erronka Estrategikoak Gobernuak eta zuzendaritza batzordeak aukeratu dituzte, eta aldi berean, 2020ra arte jorratu beharreko gairik garrantzitsuenak zehaztu dituzte, betiere eskualdeko diagnosiaren eta lehentasunen emaitzekin bat.

2016an zehaztu eta 2017aren hasieran onetsi zirenetik, 24 Erronken neurketa kuantitatiboa egiten da (aurrekontuak eta emaitza-helburuak), bai eta jarraipen kualitatiboa ere (politiken balorazioa eta koordinazioa), urtero etengabeko hobekuntza-prozesua eginda.

Nafarroako Gobernu barneko taldeen bidezko lan metodologia lau ardatzetan datza:


  • Zeharkakotasuna eta ikuspegi partekatua.
  • Departamentu askotako taldeen arteko lana.
  • Emaitza-helburuen gaineko elkarrizketa.
  • Politiken gaineko hobekuntza eta berrikuntza ikuspegia.

 

Dokumentazioa


 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio