• klusterrak

Definizioa

Nafarroako Gobernuaren deialdiaren ondorioetarako, geografia-esparru bat ezagutzaz eta teknologiaz hornitzen duten enpresa eta entitateen konbinazioari esaten zaio klusterra; elkarlanean oinarritutako truke-prozesuan dihardute buru-belarri, merkatu baten edo xede merkatu-segmentu baten gainean, eta balio-katearen ikuspen batekin, betiere Espezializazio Adimentsuaren Estrategiak (S3 Nafarroa) lehentasunezkotzat jo dituen alor ekonomikoetan.

Nafarroako kluster politikak etorkizuneko erronka lehiakorretarantz bideratu nahi ditu klusterrak. Aldi berean, estrategia partekatu bat adostu nahi izateaz gain, berrikuntza, nazioartekotzea eta eskualde-ingurunearen hobekuntza bultzatuko dituzten proiektuak garatu nahi ditu, ikuspegi hori gauzatze aldera.

Klusterretarako Tresnak eta Zerbitzuak

Nafarroako Gobernuaren Kluster Politikaren tresna nagusia Klusterretarako laguntza deialdia da, kluster hasiberriak finkatzeko jarduera finantzatzeko eta, era berean, kluster elkarteek lehiakortasuna hobetzeko aurkezten dituzten proiektuak finantzatzeko.

Sodenan, gainera, berariazko zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Koordinazioa bai Nafarroako Gobernuarekin, bai garapen ekonomikorako gainerako politikekin.
  • Lotura eskualde-inguruneko funtsezko eragileekin (enpresa eta teknologia arlokoak…).
  • Prestakuntza espezializatua eta, aldian-aldian, jarraipen bilerak.
  • Batzorde eta Batzarretara joatea.
  • Kluster elkarteetarako lan instalazioak.
 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio