• S3Nafarroa-klusterrak

Europa 2020 Estrategia, Europako Batzordeak 2010ean garatutakoa, hazkunde ekonomiko “adimentsu, jasangarri eta integratzailea” sustatzeko sortu zen. Hainbat helburu zehaztu zituen EBrako, bai eta jarduketa esparru bat ere, berrikuntzan, enpleguan, hezkuntzan, gizarteratzean eta energian, eta kontzeptu berri bat ekarri zuen eskualde mailan garatzeko: Espezializazio Adimentsua.

Espezializazio Adimentsuaren Estrategia –S3 Nafarroa– epe erdi eta luzerako plana da, Nafarroako Gobernuak bultzatua, Sodenak ekonomia zein ezagutza arloko gainerako eragileekin batera lagundua. Planak Nafarroako hobekuntza soziala eta ekonomikoa du xede, nafar ekonomia arlo jakin batzuetan espezializatuz, lehiakortasunerako abantailak eta bikaintasun teknologikorako potentziala daukan arloetan, hain zuzen ere.

Sodena, gainera, lankidetzan ari da Nafarroako Gobernuarekin, klusterrak sustatu eta bultzatzeko politika ezartzeko. Tresna horrek enpresa-lankidetza bultzatu nahi du S3ko lehentasunezko alorretan, enpresa elkartuen lehiakortasuna hobetze aldera.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio