• parte hartutako enpresak

Bioteknologia / Osasuna

3P Bio Holding

CMO (Contract Manufacturing Organization) bat da eta biologikoen garapenean nahiz ekoizpenean espezializatua dago (proteinak, batez ere), bai eta zelula-terapian ere, dela entsegu klinikoetarako, dela merkataritza-faseetarako, GMP baldintzetan.

Digna Biotech

Bioteknologia arloko enpresa honen xedea da osasun arloko terapia eta diagnosirako hautagaiak sortzea, CIMAn sortzen den ikerlanetik abiatuta, eta halako aliantzak egitea farmazia-industriarekin, gero merkaturatzen saiatzeko.

Idifarma Desarrollo Farmaceútico

Enpresa honek sendagaiak garatu eta fabrikatzeko zerbitzuak ematen dizkio farmazia-industriari; goi potentziako printzipio aktiboetan dago espezializatua (zitotoxikoak, zitostatikoak, etab.).

InnoUp Farma

Enpresa honek berrikuntza nanoteknologikoan dihardu eta irtenbideak garatzen ditu orain arte zain bidez ematen diren farmakoak aho bidez emateko; kimioterapian, batez ere.

Inveready Biotech II y III

LOGO INVEREADY

Arrisku-kapitaleko sozietateak dira, Inveready taldeak kudeatuak. Honakoetan egiten ditu inbertsioak: Espainiako konpainia bioteknologikoetan, farmazeutikoetan, nutrazeutikoetan eta osasun produktuak merkaturatzeko enpresetan; hazkunde ahalmen handia duten haietan, bereziki.

Sodena enpresa horietan egotearen eraginez, finantza-baliabideak ugaritzen dira, etorkizunean Nafarroan proiektuetan inbertitzeko. Gainera, aukera izanen da IBII eta IBIII koinbertitzaile izateko Sodenako proiektuetan, bai eta sozietateek diharduten sektoreetan kokaturiko ekimen kopurua Nafarroan handitzeko aukera ere.

Leadartis

Enpresa nafar biofarmazeutikoa, Trimerbody izeneko antigorputz terapeutiko patentatuak garatzen dituena. Trimerbody hauek, gaur egun merkatuan nagusi diren inmunoglobulinak baino mutibalentzia eta multiespezializate handiago dute.

Medibiofarma

Bioteknologia arloko nafar enpresa da eta kalitate handiko ikerketa farmazeutikoko programa berritzaileak sortu nahi ditu, klinikoki baliozkotutako helburu teraupetikoen modulazioan oinarritutakoak, bai minbizia, bai gaitz neurodegeneratiboak tratatzeko.

Ojer Pharma

Enpresa farmazeutiko honek sendagai dermatologikoak garatu eta merkaturatzen ditu.

Palobiofarma

2006an sortua, bioteknologia arloko enpresa honek daukan plataformak adenosinaren errezeptoreen antagonista eta agonista selektiboak sortzen ditu. Konpainiaren pipelinean bi garapen daude eta biak ere fase klinikoetan daude.

Ysios Biofund I

Bioteknologiako proiektuetan soilik diharduen funtsa da. Bioteknologia arloan espezializatua dagoen funtsik handiena da.

Nekazaritzako elikadura

Congelados Navarra

Barazki eta plater prestatu izoztuak egiten eta merkaturatzen dituen enpresa nafarra.

Envasados Eva

Enpresa nafar honek honakoak egin, ontziratu eta banatzen ditu: sagardoak, zuku gasifikatuak, muztioa, likoreak, ozpinak, bai eta sagarretik nahiz mahatsetik eratorritako gainerakoak ere.

Iden Biotechnology

Oinarri zientifikoko enpresa nafarra da eta ezagutza agrobioteknologikoa sortzen, transferitzen eta ustiatzen dihardu. Tresna agrobioteknologikoak eta mikrobioteknologikoak erabiltzen ditu patenteen zorro jakin bat garatzeko, laborantzak hobetze aldera eta produktu agrobiokimiko berriak garatze aldera.

Grupo Mahn Mac - Egrín Alimentación

Enpresa nafarra da eta bosgarren gamako produktuak egiten, ontziratzen eta merkaturatzen dihardu (entsaladak, entsaladillak, saltsak, bustigarriak eta sandwichak).

Pentabiol

Enpresa nafarra da eta postbiotiko bat fabrikatu eta merkaturatzen du antibioikoak ordezteko eta animalien elikaduran estimulazio immunologikoa hobetzeko.

Protectora de Carnes

proteca

Behi-, ardi- eta zaldi-azienda hiltzen duen enpresa nafarra da.

Energia eta Ingurumena

inBiot

Barruko airearen kalitatea kontrolatzeko eta hobetzeko irtenbide adimendunak garatzen dituen enpresa nafarra.

Nabrawind Technologies

Logo Nabrawind

Teknologia eolikoak diseinatu eta garatzen ditu aerosorgailuetako osagaietarako, eta era berean, ingeniaritza arloko aholkularitza-zerbitzuak ematen ditu.

Solaris Bus & Coach

logo solaris

Ibilgailu osoak eta txasisak fabrikatzeko enpresa homologatua da. Hiri-garraio jasangarrirako irtenbideak eskaintzen ditu autobus hibrido eta elektronikoekin.

IKTeak

Apolo Films

Zinemarako animaziozko film luzeak ekoiztu, banatu eta merkaturatzen dituen nafar estudioa da, nazioartean ezagunak diren pertsonetan oinarrituak. .

Dinogames - Dr. Platypus and Ms. Wonbat

logo dinogames

Animazio film luzeak ekoizteko zinema estudioa. Zehazki, Sodenaren laguntza 'Dinogames' izeneko eta familiarteko publikoari zuzendutako 3D formatuko film luzea ekoiztera bideratuta dago.

ONENA, Operador Neutro Navarra

Onena (Operador Neutro Navarra, S.L.) nafar enpresa zuntz optikoko (FTTH) operadore neutroa da, sare ultra-azkarretarako sareen azpiegituren garapenean diharduena. Gero, sareak erregimen irekian alokatzen dizkie telekomunikazio arloko operadoreei, aipatu zuntz optiko horren bidez enpresei nahiz partikularrei sarbide eta interkonexio zerbitzuak eskaintzeko.

Open Bravo

Nafar ekintzaile batzuen ekimena da, eta haien produktua ERP bat da (Entrerprise Resources Planning, enpresa kudeatzeko softwarea), kode irekiko filosofiarekin bat garatua (Open Source; lizentzia horiek baimena ematen diote azken erabiltzaileari produktua nahi bezala aldatzeko eta banatzeko).

Sentil 2000

Operadore nagusietako bat da “vending” salmenta automatizatuaren arloko zerbitzu eta irtenbide integraletan, Espainian. Denetariko makinetan dihardu, tabako-makinetan izan ezik. Gainera, Babes Indibidualeko Ekipoak eta beste kontsumigarri mota batekoak (EPIS) saltzen ditu, eta noizbehinka, haietan ere badihardu.

The Think Lab

logo TheThinkLab

Animazio film luzeak ekoizteko zinema estudioa. Zehazki, Sodenaren laguntza "Inspector Sun eta alargun beltzaren madarikazioa" izenburua duen familiarteko animazio komedia ekoiztera zuzenduta dago.

TedCas Medical Systems

Osasun arlora bideratutako teknologiak garatu eta merkaturatzen ditu (hardwarea eta softwarea). Osasun arloko informazioa eskuratu, erabili eta arakatzeko aukera ematen du ospitale-inguruneetan, kontakturik gabeko interfaze naturalak erabiliz (NUI). Bestalde, TedCas erabiliz, osasun arloko langileek era aseptikoan kontrolatu dezakete edozein aplikazio mota.

Hazi Kapitala / Start Up Capital Navarra

Abanza Tecnomed

Nafarroako enpresa honek osasun arloko tresnak eta gailuak ikertu eta garatzen ditu. Berrikuntza biomedikoan dago espezializatua, kirol medikuntzaren arloan, hain zuzen.

Ápodo Creativitytech (Noxon)

Nafarroako enpresa honek ikus-entzunezko ekoizpenerako gailuak garatu, fabrikatu eta saltzen ditu, ÁPODO merkataritza-markarekin. Gailuek kamerako mugimendu automatikoa egiteko aukera ematen dute.

Air-Rops

Ibilgailu autopropultsatuetarako babes-sistema berritzaile batetik heldu da Air-Rops sozietatearen izena. Sistemak egitura automatikoko kontzeptu berri bat dauka oinarri; eta ibilgailua goitik behera iraultzen bada, babesa berez zabaltzen da, gidariak esku hartu gabe.

Agil Packaging System

Enpresa teknologikoa da eta etxetresna elektriko handirako enbalaje-sistema berrasmatzea du helburu, betiere poliestireno zabalduaren ordez (EPS edo poliespana) teknika berritzaile bat erabilita. Teknikak hainbat abantaila ditu, hala nola ekoizpen, logistika eta ingurumen arloko kostuak murriztea.

Agropestalert

Enpresa teknologiko honek nekazaritzako elikagaigintzan dihardu; zehazki, nekazaritza-izurriteak denbora errealean zaindu eta kontrolatzeko gailuak diseinatu eta fabrikatzen ditu.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren II. edizioaren proiektua.

BeePlanet Factory

logo beePlanet

Ibilgailu elektrikoen baterietan oinarrituta dauden energía biltegiratzeko soluzioen garapena, fabrikazioa eta merkaturatzea.

Bee Standards

logo beestandards

Startup hau berezko polinizazioa leheneratzeaz kezkatua dago. Helburua da nekazaritzako pestizidek, gaitzek, ingurune-aldaketek eta klima-aldaketak munduan suntsitu duten polinizazio maila leheneratzea.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren IV. edizioaren proiektua.

BrioAgro

Nekazaritzako elikagaigintzan diharduen enpresa teknologikoa da alorrak sentsorizatzeko. Horrela, nekazariak bere esku dauden aldagai nagusiei buruzko informazioa jasotzen du denbora errealean, laboreak hobetzeko eta nekazaritza-ureztapeneko sistemekin bat jarduteko.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren I. edizioaren proiektua.

Casilda y Jimena

logo casilda

Tuterako enpresa da, haur eta emakumeendako modan ari dena, artisautza moldean egina. Cashmere, alpaka eta merino artilea erabiltzea du bereizgarri, gisakorik ez baita erabili orain arte haurrendako modan.

CO2 Revolution

logo co2

Karbono aztarna konpentsatzeko irtenbidea eskaintzen du, landaketa masiboko sistema teknologiko bat droneak baliatuz; hazi adimentsuak landatuz, hain zuzen.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren IV. edizioaren proiektua.

Cleverpy

logo co2

Adimen artifizialean oinarritutako irtenbideak garatzera bideratutako startup-a, irtenbide horien bitartez lortutako datuekin prozesuak optimizatu ahal izateko.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren V. edizioaren proiektua.

Cocuus System

Elikadura arloko enpresa teknologikoa da. Elikagaiak nahiz bestelako materialak goi sukaldaritzarako moztu, grabatu, dekoratu eta inprimatzeko makinak saltzen ditu.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren III. edizioaren proiektua.

Eolive Vertical

eolive

Aerosorgailuak mantentzeko lanei aplikatutako ingeniaritza-enpresa da. Aerosorgailuen altueran dauden palak eskaintzen ditu, sarbide teknika berritzaileak erabiliz.

Estudios Melitón

estudiosmeliton

Lekarozko Campusean zinema-estudio profesionalak eskaintzen dituen enpresa-proiektua da, bai eta zinemagintzarako profesional kualifikatuen prestakuntza ere.

everSens

Teknologian oinarriturik, diagnosi kliniko ez-inbaditzailerako ekipoak diseinatu, garatu eta merkaturatzen ditu, gizakien hatsean dauden biomarkatzaile jariatuen detekzioaren bidez.

Familiados

Zainketa profesionalen plataforma, familia, enpresa eta erakundeetarako.

Fuvex

Erabilera zibiletarako eta nekazaritzarako droneak garatzen dituen enpresa teknologikoa.

Garunkook


Kontrol-sistema mikroklimatikoa eta zurezko barriketako hartziduraren monitorizazioa, Smart data data erabiliz.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren IV. edizioaren proiektua.

Green Killer Weeds


Nekazaritzako elikagaigintza arloko enpresa teknologiko honek makinak fabrikatzen ditu laboreetako, belar gaiztoak erabat molde ekologikoan ezabatzeko, elektro-uhinak erabiliz.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren III. edizioaren proiektua.

HelixNorth

helixnorth technidrone

Droneak diseinatu eta saltzen dituen nafar enpresa. Era berean, urrutiko lekuetara iristea ahalbidetzen duten zerbitzuak ematen ditu.

iAR, Industrial Augmented Reality

Industriarako irtenbideak garatu eta ezartzen dituen enpresa teknologikoa, errealitate zabalduko aplikazio aurreratuen bitartez.

Ikan Biotech - The Zebrafish Lab

ikanbiotech

Bio-osasunean eta ingurumenean analisi-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da, horretarako zebra-arraina erabiliz.

Leancleaning

Lan-prozesuak kudeatzeko metodologia berri bat garatu duen enpresa nafarra da, Lean Manufacturing deritzon kontzeptuan inspiratua, garbiketaren sektore profesionala optimizatze aldera diseinatua.

Lifeak Job Accommodation Solutions for Life

Nafarroako enpresa honek desgaitasuna duten pertsonen aukeren eta ongizatearen hobekuntzan dihardu, hala arlo profesionalerako nola aisia eta etxerako.

Making Genetics

Genoma-oinarriko ikerkuntzan zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da, hala nola proiektuak prestatu eta diseinatzea, determinazio genetikoak eta epigenetikoak egitea, eta estatistika-emaitzen interpretazioa eta analisia. Gainera, panel genetiko eta epigenetiko berriak garatzen ditu, saldu eta merkaturatze aldera.

MG Nutrición 3G

Nutrizio arloko test genetikoak garatu eta merkaturatzen dituennafar enpresa nafarra.

Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren IV. edizioaren proiektua.

Multihelpers

Online komunitate honek egunerokotasuneko lan txikiak egitea errazten du. Horretarako, harremanetan jartzen ditu beren zereginetan laguntza behar duten pertsonak eta haiei laguntzeko gai diren pertsonak.

Nubapp.com

logo nubapp

Hodeiko plataforma baten bidezko online zerbitzua da, kirol instalazioen erreserbak era integralean kudeatzeko. Horretarako, hainbat komunikazio-kanal baliatzen dituzte, hala nola webak, gailu mugikorretarako aplikazioak eta Facebook.

Opendomo Things (ONNA)

logo onna

Domotika irtenbideetarako software eta hardwarearen garapenean espezializatutako enpresa nafarra..

Petkis

Nafarroako enpresa. Haragi gordin izoztua, boltsaratua eta dadoetan moztua merkaturatzen du, maskotei (txakurrak eta katuak) eguneroko janaria ematea errazten duena.

Sanae Corp. Alimentaria

Elikagai-intolerantzietarako plater prestatuak elikagai osasungarrien bidez prestatzen dituen enpresa nafarra da.

Pyroistech

logo pyroistech

Fotonika arloko argi iturrien fabrikazioan eta teknologia optikoaren erabileran oinarritutako nekazaritzako elikagaien industriarako irtenbide zehatzen garapenean ezpezializatua.

Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren V. edizioan.

Start Up Capital Navarra

Enpresak Sustatzeko Sozietatea da, partaidetza publikoa eta pribatua duena, hasierako xedeetan berritzaileak diren enpresa-proiektuetan inbertitzera bideratua (hazia eta abian jartzea).

Stone Cooker

logo stonecooker

"Suiseki" mahaiak fabrikatzen dituen Startup-a; esperientzia gastronomiko eta sozial berria da. Izan ere, bere osoan harri bolkaniko naturalaz egindako mahaiak sortzen ditu, mahaikideek elkarreragin dezaten eta, aldi berean, elikagaiak presta ditzaten.

Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren IV. edizioan .

Telum Therapeutics

logo tuspeaking

Gaixotasun infekziosoen aurkako tratamendu berriak garatzen dituen bioteknologia ´Start-up´-a, bakteriofagoetatik datozen eta enzibiotiko izeneko enzima litikoak erabiltzen dituena.

Tu Speaking

logo tuspeaking

Ingelesezko e-learning plataforma, enpresa, erakunde eta profesionalei zuzendua, “nahierako” ikaskuntza-bide berritzailea ustiatzen duena.

Useful Wastes

Gatzgabetzetik datozen hondakinak berrerabiltzeko teknologia garatzen duen enpresa nafarra da.

Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren II. edizioan.

Vehortu

Barazki freskoak ontziratu eta pasteurizatzen dituen nafar enpresa da, merkaturatze aldera.

Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren II. edizioan.

Vision Quality

Nafarroako enpresa honek ikuskapen eta sailkapen makinak diseinatu, garatu eta fabrikatzen ditu elikagaigintza eta edarigintzarako, ikuspegi eta adimen artifizialean oinarrituak.

Vitale, Intelligent Training System

Enpresa honek cloud plataforma bat garatu du kirol preskripzio pertsonalizaturako, fitness eta osasun arloko profesionalei zuzendua, bezeroen entrenamendua hobetze eta osatze aldera.

Velites Sport

Kirolerako produktu pertsonalizatuak diseinatu, fabrikatu eta estatuan nahiz nazioartean merkaturatzen dituen enpresa nafarra da; bereziki, crossfit edo fitness funtzionalerako.

Welfare Tracker

Animalien ongizatea gailu diometrikoen bidez neurtzeko sistemak garatzen dituen enpresa nafarra da.

Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren III. edizioan.

Wise Nature

Super-elikagaien eta berezko produktu beganoen nahasketak prestatzen dituen enpresa nafarra da.

Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren III. edizioan.

Yamy

Saltsak, kremak eta bustigarriak fabrikatzen dituen enpresa nafarra. Bezeroaren beharren neurriko errezetak garatzen ditu, bai saltsa klasikoetan eta pastarako, bai zopa eta krema hotzetan, bai pizzarako topping saltsetan (estaldurarako), bai arrainerako saltsetan itsas ura erabiliz, bai bustigarri gaziak edo gozoak gosarirako, besteak beste.

Zapa and Friends

Hizkuntzak berez ikasteko tresna bat garatu eta merkaturatzen duen enpresa nafarra da. Horretarako, haurrentzat egokitutako eduki multimediak erabiltzen ditu.

Zitromac

Irtenbide zitriko freskoak eta deshidratatuak (laranja, limoia, etab.) garatu eta merkaturatzen dituen enpresa nafarra, ostalaritzarako moztuak eta ontziratuak.

Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren III. edizioan.

Beste batzuk

Alai Termoformados

Enpresa nafarra, Plásticos Alai gipuzkoarraren filiala, plastikoen eraldakuntzan diharduena, estrusio eta termoformatu prozesuen bitartez.

Bacaicoa Industrias Plásticas

Nafarroako enpresa familiar honek film plastikoa fabrikatzen du elikadura eta industria arloetarako.

Dynamobel

Bulegoetako altzariak eta aulkiak diseinatu eta fabrikatzen dituen enpresa nafarra da.

Embega

Lan elkarturako kooperatiba bat da. Fabrikatu eta merkaturatzen dituen elementuek funtzionaltasuna eta estetika ematen dizkiete linea zuriko produktuei, eta halaber, gizona – makina interfaze nahiz estankotasun arloko irtenbideak ematen ditu juntura inprimatuen bidez.

Model Metal

Funes-en kokaturiko empresa nafarra, pieza metaliko konplexuen fabrikaziorako altzairua erosi eta transformatzen duena, piezak margotzearekin batera.

Parque de la Naturaleza de Navarra - Sendaviva

Sendaviva

Enpresa hau Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Turismorako Zuzendaritza Nagusiaren ekimenez sortua da. Familiendako aisia eta dibertsio parke bat da, naturan kokatua. Arguedasen dago (Nafarroa).

Rodona Industria Gráfica

Arte grafikoetan diharduen enpresa nafarra da. Sistema digitalen bidezko inprimaketan ari da, hala zuri-beltzean nola koloretan.

Salinas de Navarra

Enpresa honek vacuum gatza ekoiztu, eraldatu eta merkaturatzen du askotariko aplikazioetarako; adibidez, elikadurarako, industriarako edota urak tratatzeko.

Sic Lázaro

Hona hemen enpresa honen negozio-ildo nagusiak: igogailuetarako kontrapisuak fabrikatu eta saltzea, hormigoizkoak eta burdinazkoak; kontrapisu handiak eta makineria-txasisak.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio