• arrakasta kasuak

Volver

tabla datos tuttipasta
caso exito tuttipasta foto CFV

Esparru ezberdinetan (ekoizpena, makinak, ontziratzea, etab.) egindako ikerketa eta berrikuntzak izan ziren zalantzarik gabe V. gamako elikagaiak garatzeko oinarriak: dagoeneko kozinatuta dauden produktuak, kontsumitzeko prest daudenak, berotzea besterik behar ez dutenak. Elikagai horiek kontsumitzaileek behar eta bizi-ohitura berriei erantzuten zieten.

Nafarroan, Tutti Pasta enpresa 1987. urtean segmentu honetan lan egiten hasi zen ezberdintasun argi bat eskainiz: pasta freskoarekin prestatutako plateretan espezializatua zegoen eta bere marka propioaren aldeko apostua egiten zuen.

Hasiera batean enpresak janari laster italiarreko jatetxe-kate bat abiarazi zuen Iruñean. Enpresak berak bere lantegian fabrikatzen zuen pasta kozinatu eta izoztuz hornitzen ziren jatetxeak ziren. Bezeroen artean eta beste jatetxeen artean izan zuen arrakasta zela-eta, handik gutxira pasta italiarrezko plater kozinatuak fabrikatzean zentratu ziren.

2004. urtean, Sodena Tutti Pastaren akziodun izatera pasatu zen, azpiegiturak handitzea inplikatzen zuen hazkuntza plana laguntzeko. Urtebete beranduago, fabrika berria errealitatea zen jada eta produkzio-ahalmena ia hirukoiztea ahalbidetu zuen.

Urte horretatik aurrera, konpainiak bere teknologia propioa garatzen du, produkzio-lerroak automatizatzen ditu eta saltsen elaborazio eta hozte sistema propioetan lan egiten du plateren osagai guztiak eta kalitatea kontrolatzeko. Ikuspegi internazional argi batekin, bere produktu aukera zabaldu egiten du bezeroen beharrei erantzuteko (ostalaritza eta azalera handiak).

Laburbilduz, Tutti Pastak sortu zenetik ekoizpen propioaren alde egin du, prozesu eta produktuetan berrikuntzak eginez, eta horrek bere espezialitatean Espainiako erreferente bihurtu du, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea dibertsifikatzen eta indartzen lagunduz.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea


TUTTI PASTA enpresari buruzko informazioa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio