• arrakasta kasuak

Itzultzeko

Tabla datos1 TUV
fotoCFV-TUV

Pasa den mendearen erdialdetik aurrera, automobil-parkearen hazkunde progresiboak istripu kopurua nabarmen areagotzea ekarri zuen, askotan ibilgailuen akats mekanikoek sortuak eta larriagotuak zirenak.

1963. urtean, Bruselak nazioarteko jardunaldi batzuk antolatu zituen. Bertan akordio honetara iritsi ziren: lurralde guztietan Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) ezartzea eta ibilgailu jakin batzuentzat derrigorrezko bihurtzea.

80. hamarkadaren bukaeran, Nafarroan alor honetako Europako legea betearazten zuen araudia indarrean sartu zen: IATa egiteko exigentzia zirkulazio-baimena zuten auto pribatu guztietara hedatzen zuen lege bat.

Orduan, Nafarroako Gobernuak lizitazio bat deitu zuen derrigorrezkoa zen eta herritarren zati oso handi batera bideratuta zegoen zerbitzu berri hau emango zuen enpresa hautatzeko. TÜV Rheinland Navarra konpainia alemana izan zen Iruñerrian, zehazki Merkairuñan, IAT Estazio bat abiarazteko eta ustiatzeko lizentzia eta baimen administratiboa eskuratu zuena.

Gobernuaren ustez, enpresa horretan egotea funtsezkoa zen araudi publikoak arautzen zuen zerbitzua ongi garatzen zela bermatzeko. Horrela, 1989. urtean, Sodena TÜV Rheinland Navarra, S.A. enpresaren kide partehartzaile bihurtu zen. Zerbitzua normalizatu zenean, Sodenaren presentzia murriztuz joan zen, nahiz eta parte-hartzea 1998. urteraino mantendu zen.

TÜV Rheinland Navarra sozietateak teknologia berritzaileez hornituta zeuden azpiegitura bikainak eskaintzen zizkien erabiltzaileei, eta horri alemanen ezagutza eta esperientzia paregabeak gehitzen zizkien, zegozkien estandar eta arauei zorrotz jarraituz, bai azpiegiturei bai makinei zegokienez, baita haren kolaboratzaileen konpetentzia teknikoa ere, egunerokoan kalitatea eta segurtasuna bermatuz.

Urteek aurrera egin ahala, Nafarroan IAT estazio eta enpresa berriak sortu ziren, esaterako Revisiones Navarra, erabiltzaileei zerbitzu hau eskuragarriago eginez.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuak era zuzenean eragiten du bide-segurtasuna bermatzeko hiru oinarrietako batean eta ingurumena babesten laguntzen du, baita eskualdearen garapen ekonomikoa eta ongizatea bultzatu ere.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea


TÜV RHEINLAND enpresari buruzko informazioa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio