• arrakasta kasuak

TÜV Rheinland, azterketa teknikoen nazioarteko liderra

Nazioarteko TÜV Rheinland partzuergoa, zerbitzuen sektorean nazioartean liderra den talde bat da. Espainian 30 urte baino gehiago lan egiten daramatzan entitate independentea, neutrala eta azterketa teknikoen eta kalitatearen ziurtapenaren zerbitzuetan konpetentea den aldetik, egitura enpresarial solidoa du eta ziurtapena eta azterketa negozio konponbide berritzaileekin konbinatzen dituen zerbitzu integratuen pakete zabala eskaintzen du, nazioartean prestigio handienetakoa duen entitateetako bat izanik.

1872an Colonian, Alemanian, sortu zenetik TÜV Rheinland gizakiekin, teknologiarekin eta ingurumenarekin duten interakzioan kalitatea eta segurtasuna bermatzen dute. Segurtasuna, aholkularitza eta arauak betetzea merkatu global eta lokalean haien funtsezko proiektuak dira, kontzeptu berritzaileak praktikan jarriz balio erantsia duten konponbideetan bihurtuz eta beti ikuspegi globala duen entitate baten moduan jokatuz.

Enpresa honen historia eskualde mailan saiakera eta azterketak egiten zituen erakunde batena da, zerbitzu teknikoak eskainiz etapa ezberdinetan nazioartean hedatu zen hornitzaile batean bilakatu arte.

TÜV Rheinlanden adituek sistema teknikoak, produktuak eta zerbitzuak aztertzen dituzte, beti ere haien jarduketetan alderdikeriarik gabe jokatuz, enpresa fabrikatzaile, instalatzaile, komertzializatzaile edo bestelako enpresetan interesik izan gabe, bateraezintasunagatiko istiluak eta haien jarduketen emaitzen objektibotasuna bermatuz.

Gaur egun, taldeak 17.000 langile baino gehiago ditu, 65 lurraldetan banatuta dauden 500 bulegotan, eta urtero 1.417 milioi euro inguru sortzen ditu.

Egun Nafarroan IAT estazioak ditu Iruñean, Arbitzun eta Donezteben.

Zifrak / Une garrantzitsuak

  • 1987 - Espainian Ibiligailuen Azterketa Teknikoaren lehenengo estazioak irekitzea.
  • 1989 - Sodena TÜV Rheinland Navarra enpresan sartzea. Lehenengo IAT irekitzen da Merkairuñan.
  • 1990 - Hego Amerikan eta Portugalen merkatu berriak irekitzea.
  • 1993 - Espainian jarduten hastea DIN EN ISO 9000 TÜV Cert arauei jarraiki ziurtapenen entitate moduan.
  • 1998 - TÜV Rheinland Navarra, S.A. enpresaren Nº02/EI/ITV002 ziurtapena Ibilgailuen Azterketa Teknikoetarako UNE-EN 45004: 1995 arauari jarraiki.
    Sodena ateratzea.

 

 

FotoDG-TUV

 

Sodenak TÜV Rheinland Navarra sozietate anonimoan izan zuen parte-hartzea funtsezkoa izan zen ibilgailuen azterketa teknikoen negoziari ekiteko eta Nafarroan bigarren IAT estazio bat ezartzeko.

Horrela, Foru Erkidegoan derrigorrezkoa zen eta sistema kontzesionalaren pean zegoen zerbitzu publiko honen sarea zabaldu egin zen baina gainera, Sodena eta TÜV Rheinlanden arteko hitzarmenari esker, eremu kontzesionalen esparru territoriala handitu egin zen.

Sodena TÜV Rheinland Navarraren kide parte-hartzailea zen aldetik gure hobekuntza ekimenak babesten zituen beti, 1998. urtean bere parte-hartzea TÜV Rheinland Navarrari saltzea erabaki zuen arte.

Ignacio Mosso
Espainiako TÜV Rheinland Taldearen Kontseilari Delegatua


Hurrengoa

 

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio