• arrakasta kasuak

Cinfa, 40 urte pertsonen osasuna zaintzen.

1996. urtean, Sodenak, bere kapitalaren bidez, Cinfa Laborategiak sendagai generikoen sektorearen alde egiteko erabaki estrategikoa babestu zuen. Horrela, Nafarroako enpresa kapital espainola zuen generikoen lehenengo laborategia izan zen.

1969. urtean Ezequiel Lorca nafarra buru zuen botikari talde baten ekimenez Cinfa Laborategiak sortu ziren sendagaien prestakuntza prozesuan botikariaren protagonismoa berreskuratzeko asmoz.

Gaur egun, enpresa Espainia osoko 2.600 akziodunena da eta 900 profesional baino gehiagok lan egiten dute bertan. Azken urteotan izan duen hazkundeak eta garapen esponentzialak 84 sendagai berri sortzea eta Asia eta Ekialde Hurbila bezalako merkatu berrietara irekitzea ekarri du.

40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Cinfak Espainian 5 motatako produktuak eskaintzen ditu: alor terapeutiko guztietako sendagai generikoak, aholku farmazeutikoen produktuak, ortopedia eta konponbide nutrizionalak.

Zifrak / Une garrantzitsuak

  • 1996 - 13,5 milioi euro fakturatzea.
    Langile kopurua: 125 langile.
    Sodena konpainian sartzea.
  • 1998 - Lehenengo generikoak merkaturatzen dira.
  • 2002 - Nazioartean hedatzen hasten da.
    Langile kopurua: 262 langile.
    Sodena ateratzea.
  • 2010 - 400 milioi sendagai generiko merkatuan.
    225 milioi euro fakturatzea.
  • 2012 - 84 sendagai berri (65 nazio mailan eta 19 nazioartean).
    Asia eta Ekialde Hurbileko merkatuak.

“Aitzindari izatea burua irekitzea da, amestea, maila guztietan berrikuntzak egitea”.

“Ez dugu produktua bilatze, pertsonen osasunerako konponbideak baizik”.

Cinfak urtero bere etekinen % 90a enpresan inbertitzen du.


1996an Cinfak sendagai generikoen sektorearen aldeko apostua egitea erabaki zuen enpresaren garapenean jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat lortzeko. Aukera hau arriskutsua zen Cinfarentzat, izan ere, Espainian generikoak hasi berriak ziren eta esparru legalaren eta kontsumitzaileen erantzunari buruzko zalantza ugari argitzeke zeuden oraindik.

Une horretan, Sodenak kapitala jarri zuen eta erabaki estrategiko horren arriskuak hartzera lagundu zion Cinfari. Bost urte beranduago, Sodenaren desinbertsioarekin, eta gaur egun arte argi geratu da erabakia egokia izan zela eta generikoek Cinfa Laborategien garapenean jauzi historiko bat ekarri zutela.

Javier del Rio
Zuzendari Nagusia

 

Hurrengo

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio