• arrakasta kasuak

Itzultzeko

casoexitogasnavarra tabla5caso exito gas foto cfv

Gure eskualdean hornidura energetikoen iturrietan dibertsifikatzea Nafarroaren Plan Energetikoen gakoetako bat izan da.

Baina era horretako lehenengo plana garatu aurretik (1995. urtean), Nafarroako Gobernuak dagoeneko nafarren eskura ingurumena errespetatzen zutenenergia eraginkorrak jartzea lehenesten zuen.

1988. urtean Sodenak Gas Navarran parte hartu zuen eskaera horri erantzun efektibo bat emanez, izan ere, enpresak gure erkidegoarentzako gasifikazio programa estrategiko baten alde egiten zuen, etxeetan erabiltzeko baina baita erabilera industrial eta komertziala egiteko ere. Gas Navarrak energia iturri moderno eta garbia eskaintzen zuen, gasolioia eta ikatza bezalako beste batzuk bezain kutsagarria ez zen iturri bat eskaintzen zuen: gas naturala. Garai hartan nafarrek ia ezagutzen ez zuten iturri bat zen, hortaz beharrezkoa izan zen herritarrentzako informazio eta formakuntza politika eraginkor bat gauzatzea, gas naturalaren abaintailetan heziz.

Konpainian inbertitu zuen bi hamarkadetan, Sodenak bere parte-hartzea era planifikatuan murriztuz joan zen gasifikazioaren faseak betetzen ziren heinean, 2008an kontsolidatu zen arte. Aldi berean, ezarritako politikari jarraiki, Sodenak 7 milioi euro inguruko dibidenduak jaso zituen.

Konpainiak izan zituen emaitza ekonomiko onez gain, egin zuen lanak gasifikaizio adierazle bikainak ekarri zituen. Are gehiago, urte horretan Nafarroako herritarren % 80ak, hala nahi izatekotan, gas naturala eskuratu zezakeen; gaur egun, adierazle horrek % 91 gainditzen du.

Azkenik, proiektu honek atzerriko kapitala duten enpresa berriak ezartzeko Nafarroari ematen dion balio gehigarria azpimarratu nahi dut.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea


Gas Navarrari buruzko informazioa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio