• arrakasta kasuak

Gas Navarra, 25 urte gas naturala banatzen

Gas Navarra sozietatea 1976ko irailaren 2an sortu zen Nafarroako Foru Diputazioaren, Nafarroako Aurrezki Kutxaren, Garapenaren eta Inbertsioen Nafarroako Sozietate Anonimoaren (SANDE)eta Gasaren Enpresa Nazionalaren (Enagás) parte-hartzearekin.

1988an garraio- eta banaketa-sareen hedatzea hasi zen Calahorra-Iruña gaseoduktuaren gisako eraikuntza garrantzitsuei esker. Urte horretan, hain zuzen, Sodena konpainian sartu zen eta gasifikazioari hasiera eman zitzaion, lehenengo Iruñean eta gero Foru Erkidegoko gainerako herrietan.

Gaur egun, Gas Navarra Gas Natural Fenosa gure erkidegoan banatzen duen enpresa da, eta 60 langile ditu.

Egun, Gas Navarrak 2.000 kilometro baino gehiagoko banaketa-sarea du, zeinak energia 131 herritako etxebizitza industria eta hirugarren sektoreko 135.000 hornidura-puntutara eramaten duen.

Horrez gain, Gas Natural Fenosak bestelako jarduketa energetikoak burutzen ditu gure eskualdean.

114.000 bezero baino gehiago ditu gas naturalaren eta elektrizitatearen txikizkako merkatuan, eta 2012an 1.800 GWh-eko salmentak izan zituen. Handizkako merkatuan, 420 bezero inguruko zorroa du, bi energietan urtean 4.000 GWh-ko salmentekin. Halaber, lau parke eoliko ditu.

Zifrak / Une garrantzitsuak

  • 1976 - Gas Navarra sozietatea.
  • 1988 - Konpainia jarduten hasten da.
    Sodena enpresan sartzea.
  • 1989 - Iruñeko udal-mugartean gasifikazioa hasten da.
    Azpilagaina auzoko Fiteroko San Raimundo parrokia, konpainiaren lehenengo bezeroa.
  • 1998-2008 - biztanlegune eta jarduera ekonomikoko eremu nagusien gasifikazioa (Erribera, Erdialdea eta Lizarra).
  • 2008 - Sodena ateratzea.
  • 2012 - Gas Navarrak Foru Erkidegoan gas naturalez hornitzeko 135.000 puntu ditu.
  • 2013 - 6,3 milioi euro inbertituko ditu hedakuntza planarekin jarraitzeko eta gure erkidegoko eremu estrategikoetan gas azpiegiturak garatzeko.

 

Energia seguru, fidagarri eta jasangarri bat.


caso exito gas foto jmgil

 

Sodenak 1988 eta 2008 urteen artean Gas Navarran parte hartzeak Foru Erkidegoan gas naturala garatzen eta kontsolidatzen lagundu zuen. Gas Navarrak hornidura energetiko segurua, fidagarria eta jasangarria dakar, bai ingurumenaren bai ekonomiaren aldetik.

Nafarroako udal gehienetan hornidura eskuragarri egoteak eta herritarren zein eragile ekonomikoen artean izan zuen, eta oraindik ere baduen, harrera onari esker, Foru Erkidegoak gaur egun duen gasifikazio adierazlea Espainiako altuenetako bat da eta Europako batez bestekoaren oso gainetik dago.

José Mª Gil
Lehendakaria


Hurrengoa

 

 

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio