• arrakasta kasuak

EHN, haizetik harago.

1994an EHNk Erreniegan parke eolikoa eraikitzea neurri berritzaileak hartzeko mugarria izan zen, beranduago mundu osoko parke eolikoetan errepikatuko zirenak.

Hurrengo urteetan, enpresa hazten eta Nafarroan parke eoliko gehiago ezartzen jarraitu zuen, beti neurri berritzaileak hartuz eta bikaintasuna bilatuz. Halaber, Zangozan gariaren lastoa erretzen zuen biomasa planta bat eta Tuteran eguzki-energia fotovoltaikoaren planta bat ezarri zituen.

Aldi berean, estatu mailan eta nazioartean hedatzen hasi zen Europako Haize Energian parte hartuz. Nazioartean zuen lehenengo esperientzia Frantzian Compagnie du Venten kapitalaren % 50arekin parte hartzea izan zen.

2002. urtearen amaiera aldera, Iberdrolak EHNren akzioak utzi zituen eta bi konpainiek proiektu enpresarial independente bana garatzea erabaki zuten. Eragiketa horren ondorioz Sodenak, Nafarroako Aurrezki Kutxak eta Cementos Portlandek EHN Korporazioa (CEHN) sortu zuten. 2003ko uztailan, Accionak CEHNren kapitalaren % 50a hartu zuen, eta gainerako kapitalaren % 50a Sodenaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren esku geratu zen.

Acciona sartzea EHNk abiatu zuen nazioartekotze prozesuari bultzada bat eman zion, baliabide finantziero osagarri garrantzitsuak behar baitzituen.

Horregatik, 2004. urtearen bukaera aldera, Sodenak hasieran ezarri zituen xedeak lortutzat (eta oso gainetik gainditutzat) eman zituen eta Accionari CEHNn zituen akzioak saldu zizkion, gaur egungo Acciona Energía osatuz.

Cifras / Hitos

  • 1989 - EHN sortzen da
  • 1991 - Nafarroako Neurketak egiteko Estazioen Sarea ezartzea.
  • 1992 - 16 minizentral eta instalatutako potentziaren 32 Mw ditu.
  • 1994 - Erreniegako Parke Eolikoa abian jartzea, Europako aitzindaria bere diseinu eta tamainarengatik.
  • 1996 - Plan Eolikoa onesten da, 16 parke berri eraikitzea ekarri zuena.
  • 1997 - Gerindako mendizerran hiru parke eoliko berri inauguratzea, Europako instalaziorik handiena.
  • 1998 - Bestelako teknologia berriztagarriak (eguzki-energia, biomasa) hedatzen hastea eta nazioartekotze prozesuaren hasiera.
  • 1999 - Diseinu propioa duten aerosorgailuen ekoizpen industriala hastea.
  • 2000 - EHNk Financial Times saria lortzen du munduko Energia Berriztagarrien Enpresarik Onena izateagatik.
  • 2002 - Corporación EHN Korporazioa (CEHN) sortzen da.
  • 2002 - Enpresak 1.500 M€ inbertitu zituen, teknologia ezberdinen artean 1.000 MW baino gehiago ekoizten zituen, eta 60 sozietate baino gehiagoko talde bat osatzen zuen, 350 langile zituen eta 12 lurraldetan zegoen.
    Sodena ateratzea.

Energia garbiei lotuta dagoen sektore industriala


Casoxito EHN fotoEMSodenak EHN sortzea sustatu zuen eta kide izan zen 15 urteetan enpresaren ekimen guztiak babestu zituen. Horri esker, Nafarroa gaur egun energia berriztagarrien garapenean nazioarteko erreferente bat da eta EHN alor honetan munduko enpresa lider moduan kontsolidatu da.

Era berean, gure eskualdean energia garbiei lotuta zegoen sektore industrial garrantzitsu bat sortzen eta Zentro Teknikoak ezartzen (CENER, CENIFER) lagundu zuen. Horrela eta Nafarroaren garapen teknologikoari esker gure erkidegoa energia berriztagarrien bikaintasun internazionaleko zentro gisa kontsolidatu da.

Esteban Morrás Andrés
EHNko kontseilari delegatu ohia
Acciona Energíaren zuzendari nagusi ohia

 

Hurrengoa

Itzultzeko

EHN tabladatos esCasoxito EHN fotoCFV

Nafarroa aitzindaria da energia berriztagarria sortzeari dagokionean. Nagusitasun hori Foru Administrazioak 90. hamarkadan diseinatu zuen ikuspegi estrategikoari esker lortu du, eta Nafarroako Energia Hidroelektrikoaren (EHN) sorreran du jatorria, egun Acciona Energía denean.

1989. urtean, Nafarroako Gobernuak EHNren sorrera sustatu zuen energia berriztagarriak baliatuz –hasieran minihidraulikoa eta gero eolikoa, eguzki-energia eta biomasa– gure dependentzia energetiko murrizte aldera.

Gure enpresak baliabide naturalak eta publikoak baliatuko zituen, eta hortaz akziodunen artean kapital publikoa egotea beharrezkoa zen. Sodenarekin batera bazkide instituzional moduan Nafarroako Kutxak parte hartu zuen, baita Iberdrolak eta Cementos Portlandek ere sozio teknologiko eta industrial moduan.

EHNren jarduera hasiera batean minizentral hidroelektrikoak eraikitzera bideratuta zegoen, eta beranduago teknologia berriztagarri anitzak hedatzea ekarri zuen. Horrela, Nafarroa munduan parekorik ez zuen erakusketa lurralde gisa konfiguratu zen, eredu energetiko jasangarri bateranzko transizioaren oinarriak zimentatuz.

EHN energiaren ekoizpenarekin eta kontsumoarekin lotutako ingurumen-arazoak kezka sortzen hasi ziren testuinguru batean sortu zen. Arazo horiek kontuan hartuz, 1991n enpresa estazio metereologiko automatikoak ezartzen hasi zen gure eskualdearen puntu ezberdinetan eguzki- eta haize-energia lortzeko zuen potentziala ebaluatzeko. Estazio horiek eman zuten informazioak baieztatu zuten eskuragarri zegoen potentziala izugarria zela.

1994. urtearen abenduan, konpainiak lehenengo parke eolikoa martxan jarri zuen Erreniegan. Hori baino lehenago, lan informatibo handia egin zen inplikatutako kolektibo guztiei proiektuaren zergatia eta haren abantaila energetiko, ekonomiko, anbiental eta sozialak azalduz.

Halaber, EHNk 1994. urtean Gamesa Eólica sortzea ekarri zuen, lehenengo urteetan izan zuen bezero bakarra eta hari esker aerosorgailuen munduko industriaren eskaerarik handienarekin hedatu ahal izan zen.

Parkeak izan zituen emaitza onek 1995 – 2000 eperako plan eoliko bat sustatu zuten. Foru Erkidegoarentzat aurreikusten zen energia eolikoaren mapa bukatuta, eta teknologia berriztagarri berriak sustatzea lortuta, 2004an Sodenak Acciona enpresa-taldeari bere akzioen paketea saldu zion.

Eragiketa horrek, Sodenari errentagarritasun bikaina emateaz gain eta akziodunei dibidenduen bidez inbertitutakoa itzultzeaz gain, gure konpainiak arrisku-kapitaleko sozietate publiko moduan zuen prestigioa akuilatu zuen estatu mailan eta nazioartean.

Sodenak EHNn parte hartzeak (egun Acciona Energía dena) energia berriztagarrietan oinarritzen zen ehundura industriala sortzea, garatzea eta kontsolidatzea ahalbidetu zuen, gero zeuden sektoreak dibertsifikatu zituena eta aberastasuna eta enplegua sortu zituena. Era horretan, gure eskualdea alor honetako erreferente mundial bilakatu zen.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea


Información sobre EHN


EHN

Energia berriztagarriak, sektore estrategiko bat.

logo EHN

S21sec, segurtasunarekin konprometituta.

S21sec 2000an sortu zen helburu argi batekin: aktibo digitalak babestea online iruzurrari eta zibersegurtasunaren erasoei garaiz eta era arrakastatsuan erantzun ahal izateko.

Segurtasuna gizartean konfiantza sortzeko bitarteko moduan ikusiz, urteetan zehar enpresa eta erakundeen informazio-sistemak ziurtatzera enfokatutako produktu eta zerbitzu sorta zabala garatu dute.

Ez da soilik arriskuaren kudeaketa globalean zentratzen, prebentzioan ere lan egiten du. Esparru horretan, S21 sec enpresak zibersegurtasunaren eredu berri baten alde egiten du non formakuntza eta ziurtagiriak oinarrizko elementuak diren.

S21sec enpresak ikerketaren eta garapenaren alde ere egiten du, arlo honetan urteroko aurrekontuaren % 25a inbertituz. Horren adibidea da zibersegurtasunean espezializatutako Europako lehenengo I+G+b zentroa sortzea, teknologiarik berrienak babestea helburu duten laborategiekin. Haien bidez S21sec enpresak abangoardiazko proiektuak gauzatzen ditu.

S21sec sortu zenean zortzi pertsonaz osatuta zegoen. Egun, segurtasunean adituak diren, zertifikatuta dauden eta nazioartean aitortuta dauden 300 espezialistak proiektuak garatzen dituzte 26 lurraldetan, Dow Jones Eurotoxx 50 delakoaren enpresen % 20an eta ia IBEX35aren enpresa guztietan, S21sec-en bezeroak baitira.

Zifrak / Une garrantzitsuak

  • 2000 - S21Sec sortzen da.
  • 2006 - Segurtasun konponbideak ikertzeko Europako lehenengo I+G+d zentroa abian jartzea. Lehenengo 24x7 Segurtasun Eragiketen Zentroa sortzea. Sodena sartzea.
  • 2007 - S21sec Espainian eta nazioartean hedatzeko estrategia abiarazten da (Mexikon eta Londresen bulegoak irekitzen ditu).
  • 2009 - Gartnerrek S21sec phishingaren kontra borrokatzen duten munduko bost enpresetako bat dela aitortzen du.
  • 2011 - S21sec enpresak CAPER proiektua gidatzen du krimen antolatuaren prebentzioan lan egiten duten segurtasun agentzia nagusiekin elkarlanean.
  • 2012 - Lookwise sortzen da S21sec enpresaren teknologia merkatu globalera eramateko segurtasuneko konponbideen enpresa moduan. Sodena ateratzea.
  • 2013 - S21sec Europako puntako segurtasun enpresekin bat egiten du Zibersegurtasunerako Europako Taldea osatzeko (EuropeanCyber Security Group –ECSG).

Segurtasunaren eta ikerketaren aldeko apostu bat


foto CEO S21secS21sec enpresan beti seguritate kontrolatu, adimentsu eta orekatu baten alde egin dugu, enpresei haien helburu estrategikoak betetzea eta pertsonei, konfiantzazko eta lasaitasuneko inguru digital batean garatzea eta heztea ahalbidetuko diena.

Ez dugu inoiz ahazten erakundeentzat funtsezkoak diren informazio-sistemak zaintzea gure lanaren mende dagoela eta maxima horrek zibersegurtasunaren alorrean nazio mailan eta nazioaretan erreferente egin gaitu.

Sodenaren parte-hartzeak kontsolidatzen lagundu zigun eta ezberdintzen gaituen osagaietako batean, ikerkuntzan, aurrerapausoak egiteko bultzada eman zigun. Noski, ez dugu ahazten oso prestatuta eta espezializatua dagoen kapital humano baten laguntza izan dugula.

Xabier Mitxelena
S21sec enpresaren CEO eta fundatzailea

 

Hurrengoa

Itzultzeko

tabla datos s21secfotoCFV-TUV

Argi dago informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea (IKT) transbertsala dela eta enpresen eta informazioaren gizartea garatzen laguntzen duela. Enpresaren esparruan, adibidez, IKTek negozio eredu berrietan eta antolakuntza prozesuetan berrikuntzak egitea ahalbidetzen dute, eta horrek, aldi berean, produktibitatean hobekuntza garrantzitsuak egitea ahalbidetzen du.

Teknologiei esker prozesuak, komunikazioak, informazioa eta datuak kudeatzen dira, gero partikularrek, enpresek, entitateek eta erakundeek gorde beharko dituztenak.

Segurtasun informatikoa lehenik, eta zibersegurtasuna gero (Internet iritsi zenetik) dira, hortaz, urteetan zehar garatu diren eta eboluzionatu duten funtsezko bi jarduera, eta haietan I+G+b oinarrizkoa da.

2006. urtean, NGA enpresa publikoa (egun Sodenan integratuta dago) S21sec enpresaren akziodun bilakatu zen. NGA segurtasun digitaleko zerbitzu eta teknologietan espezializatuta dagoen enpresa bat da, informazioa eta balio handia zuten eta erakundeetan kritikoak ziren bestelako aktibo digitalak babestea du xede.

Sozietatea enpresa honetan akziodun bilakatzeak S21sec enpresak gure erkidegoan Segurtasunerako Eragiketen Zentro bat (SOC, ingelesezko siglekin) abian jartzea posible egin zuen, zeinak segurtasunaren alorrean jarraipen eta monitorizazio etengabeko 24x7 zerbitzu bat eta I+G+b zentro bat eskaintzea ahalbidetzen duen. Nazioartean aitortutako bi jarduera horiek, gure erkidegoan aitzindariak eta esklusiboak izateaz gain, kualifikazio altuko enplegu ugari sortu dituzte.

2012an (Sodenaren desinbertsio prozesua amaitu zen urtea), enpresa bere espezializazio alorrean Espainiako erreferente bat da (IBEXaren 35 enpresetatik 26 bere bezeroak dira). Halaber, nazioartean hedatzeko prozesu garrantzitsu batean murgilduta dago.

Hortaz, S21sec enpresan egin zen inbertsioak gure xedeetako bati bikain erantzun zion: IKTen barruan hazteko ahalema, proiekzioa, bideragarritasuna eta Nafarroan enplegu kualifikatua sortzeko gaitasuna zuten jarduera ildoak identifikatzea.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea


S21sec enpresari buruzko informazioa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio