ARRAKASTA KASUAK
Sodenaren arrisku-kapitalaren bidezko inbertsioak 1984. urtean hasi ziren. Enpresaren munduarekin harremanetan daramagun mende laurden honetan Nafarroako enpresa ugariren abiarazte, hedatzean eta hazkunde prozesuan parte hartu dugu.
Atal honetan urte hauetan gure sektore estrategikoetan (bioteknologia, nekazaritzako elikagaiak, energia berriztagarriak eta IKT) bizi izan ditugun esperientzia garrantzitsuenak argitaratuko ditugu noizean behin.
Apex/Twin Screw
Aperitiboak eta fruitu lehorrak fabrikatu eta saltzen dituen taldea. Hainbat lekutan ditu instalazioak, hala nola Ribaforadan (Nafarroa), Riego de la Vegan (Leon) eta Benifaión (Valentzia). Bere produktuak hainbat markaren bidez merkaturatzen ditu: Aspil, Travesa, Vicente Vidal eta Abrego, besteak beste.
Bidaway.com
Bidaway (lehenago, Tidibi) hotel esklusiboak, aisia jarduerak eta osasun nahiz edertasun zerbitzuak preziorik onenean enkantean ateratzeko “on line” plataforma bat da (4 eta 5 izarrekoak). Plataforma honetan, hainbat eskaintzak partekatzen dituzte denbora eta espazioa. Eskaintzarik onena egin duen bezeroak bakarrik ordaintzen du, enkantea bukatzean, eskaintza irabazlea eskuratzeko.
Biomendi
Blackbinder
Cultivos de Navarra
Laborantza hidroponikoko tomatea ekoiztu eta merkaturatzeko enpresa, “Tomate de Artajona – Reyno Gourmet” markarekin merkaturatua. Artaxoako menden bidezko baterako sorkuntzako plantaren beroaren eta ur beroaren soberakina aprobetxatzea du helburu (plantaren jabea Ecoenergía Navarra, S.L. da). Ingurumenaren aldetik, prozesu jasangarria nahi dute bere osoan; izan ere, mendak tratatuz, txerri-etxaldeei irtenbidea eman nahi diete. I+G+B arloko lehen proiektua da horrelako tratamenduetan, berritzailea baita. Izan ere, ongarri lehorra, energia, ur garbi eta destilatua ekoizten ditu eta, gainera, baterako sorkuntzaren bero soberakinarekin, tomate hidroponikoak (lurrik gabe) lantzen dira berotegietan.
EINA, Estudios de Ingeniería Adaptada
ESA, Ecoenergía Sistemas Alternativos
Enpresak I+G+B arloa garatzen du nekazaritzako elikagaigintzan eta ingurumenean. Zehazki, garapen teknologikoa garatu nahi du hala hondakin eta azpiproduktu organikoen tratamenduan nola hondakin-beroen aprobetxamenduan. I+G-B arloa nekazaritzako elikagaigintzan eta ingurumenean sustatu nahi du, zientzia-teknologia-enpresa sistemako eragile guztien artean lankidetzaren aldeko kultura zabalduz; halaber, teknologia berrien garapena eta erabilera sustatu nahi ditu, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen irizpideekin bat.
Elara Ingenieros/span>
Finaves II
ForMune
Enpresa bioteknologiko honek txerto terapeutikoak garatzen ditu infekzio kronikoak eta minbizia tratatzeko. Plataforma bat dauka, proteina birkonbinatzaileetan oinarritua. Proteinak gaixotasunaren antigeno berariazkoei fusionatuta dagoen TLR4rako estekatzaile endogeno batek konposatuak daude. Lehen txertoa fase klinikorantz aurrera jotzea du helburu.
Foro Europeo de Formación Empresarial
Nafarroan, enpresa-prestakuntzaren arloan diharduen campus bat da. Etorkizunerako ikuspena: “Nafarroako Enpresa Campusa izan nahi du, erreferentzia nazioartean, bai berrikuntza etengabearengatik, bai enpresen egoerara egokitu eta hurbiltzeagatik, bai Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritzan duen espezializazioarengatik (Enpresa Familiarra), bai zuzendaritzarako trebetasunak garatzeagatik, bai eta enpresara aplikatutako teknologia berriengatik ere".
Fundación para la Innovación y Desarrollo de la Nanotecnología (FIDeNa)
I+G+B arloko proiektuak garatzen ditu nanoteknologian.
Fundación de Investigación, Desarrollo e Innovación en Medio Ambiente (FIDIMA)
Futura Acorp
Enpresa honek, nagusiki, autoerosketarako sistemak garatu, ezarri, kudeatu eta mantentzen ditu, arretarik gabeko kioskoen bidez (kiosko horietatik, azken bezeroak kontsumo-eskaria egiten du). Halaber, bezeroaren sistemetan guztiz txertatuak dauden salmenta-guneen bidez. Hori guztia, aisiaren eta sukaldaritzaren arloetarako.
ID Ingeniería Acústica
iSOCO
Enpresa hau “sareko ekonomiarantz” bideratua dago, elkarlanerako eta hornitzaileen kudeaketarako web-atariak sortuz, teknologia sematikoetan nahiz adimen artifizialean oinarrituak.
Eskaintzen dituen irtenbideen artean, elkarrekintza naturaleko aplikazioak daude laguntzaile birtualen bidez (Iruñeko I+G+B zentroan garatua): berrikuntza kudeatzeko plataforma, hornitzaileen atariak, negoziazio elektronikoa…
Kams Kayaba
Los Arcoseko plantak malgukiak fabrikatzen ditu, ekoizpen-prozesuan kutsadura-maila minimoak direla. Talde multinazionalak beste bi planta ditu, Kams Kayabaz gain, Ororbian eta Orkoienen kokatuak, 1.000 langile inguru dituztenak, eta esekidura-elementuak eta zuzendaritza-punpak fabrikatzen dituztenak.
Kiva Foods
Grupo S21sec
Segurtasun digitaleko zerbitzu eta teknologietan espezializatua dago eta negozioen garapen iraunkorra bermatzea du xede. Erakundeetako balio handieneko aktiboak eta aktibo kritikoak babestea du helburu: informazioa eta konpainiaren irudia.
Lorpenak Navarra
OLUS Tecnología
Olus Tecnología enpresa sortu zen, balio erantsi altuko produktuak sortzeko jarduketak nazioartean gidatzeko asmoz, bai eta barazkia ardatz duen ikerketa gune bat sortzeko asmoz ere.
Pamplona Learning Spanish Institute
Iruñean espainiera irakasteko ikastegi espezializatua da. Hiru erakundek elkarrekin jardutearen ondorioz sortu da. Hauek dira: batetik, Clen College / IH Pamplona, hots, hizkuntza-prestakuntzan hamabost urtetik gorako esperientzia duen eskola; bestetik, Nafarroako Gobernua, interes handia baitu Nafarroa espainiera ikasteko leku eta helmuga gisa sustatzeko, eta hirugarrenik, High Schools Internacional-eko zuzendari nagusia, ikasbidaien arloan eskarmentu handi eta frogatua duena.
Protectora de Carnes
MTS Tobacco
1999an eratu zen eta, urte hartan ere, Sodena akziodun sartu zen. Harrezkeroztik, honako jarduera-lerroak garatu ditu: Outsourcing / ALTADISko lantegien mantentze-lanak. Zigarroak fabrikatzeko makinen birfabrikazioa eta salmenta. Ordezko piezak. Zigarroak fabrikatzeko makinen ordezko piezak fabrikatu eta saltzea.
Sociedad Logística Alimentaria Navarra (SLAN)

Logistika-zerbitzuetarako konpainia tenperatura kontrolatuan. Laguntza-egituraz hornitu nahi ditu elikadura arloko industria, merkataritza eta banatzaileak.
Sunsundegui
Suministros y Servicios Unificados de Carrocería, S.L. enpresak erabiltzen duen merkataritza-marka da, autobus-karrozeria txasidunak merkaturatzeko. Burnizko izeneko holding sozietateaz gain, bi enpresa hauek osatzen dute taldea: Suministros y Servicios Unificados de Carrocería izenekoak (autobus-karrozerien fabrikatzailea) eta Suncove-k (tren-bagoien fabrikatzailea).
Navarra de Tratamiento del Agua (Wasserlab)
Metsola Birding
Tweet Category
Teknologia-zerbitzua eskaintzen dio erabiltzaileari, twiterren produktu, enpresa, marka eta abarri buruz zabaltzen den informazioa sailkatu eta monitorizatzeko. Tweet Category-k (orain, Tweet Binder) kategorietan antolatzen ditu gai zehatz bati buruzko txioak eta erabiltzaileari txosten sakona ematen dio.
Up International Education
Yaysi.com
Zombielib
Bioteknologia / Osasuna
3P Bio Holding
Digna Biotech
Idifarma Desarrollo Farmaceútico
InnoUp Farma
Inveready Biotech II y III
Arrisku-kapitaleko sozietateak dira, Inveready taldeak kudeatuak. Honakoetan egiten ditu inbertsioak: Espainiako konpainia bioteknologikoetan, farmazeutikoetan, nutrazeutikoetan eta osasun produktuak merkaturatzeko enpresetan; hazkunde ahalmen handia duten haietan, bereziki.
Sodena enpresa horietan egotearen eraginez, finantza-baliabideak ugaritzen dira, etorkizunean Nafarroan proiektuetan inbertitzeko. Gainera, aukera izanen da IBII eta IBIII koinbertitzaile izateko Sodenako proiektuetan, bai eta sozietateek diharduten sektoreetan kokaturiko ekimen kopurua Nafarroan handitzeko aukera ere.
Leadartis
Medibiofarma
Ojer Pharma
Palobiofarma
Ysios Biofund I
Nekazaritzako elikadura
Congelados Navarra
Envasados Eva
Grupo Mahn Mac - Egrín Alimentación
Pentabiol
Protectora de Carnes
Energia eta Ingurumena
Nabrawind Technologies
Solaris Bus & Coach
IKTeak
Apolo Films
Dinogames - Dr. Platypus and Ms. Wonbat
ONENA, Operador Neutro Navarra
Onena (Operador Neutro Navarra, S.L.) nafar enpresa zuntz optikoko (FTTH) operadore neutroa da, sare ultra-azkarretarako sareen azpiegituren garapenean diharduena. Gero, sareak erregimen irekian alokatzen dizkie telekomunikazio arloko operadoreei, aipatu zuntz optiko horren bidez enpresei nahiz partikularrei sarbide eta interkonexio zerbitzuak eskaintzeko.
Open Bravo
Sentil 2000
Operadore nagusietako bat da “vending” salmenta automatizatuaren arloko zerbitzu eta irtenbide integraletan, Espainian. Denetariko makinetan dihardu, tabako-makinetan izan ezik. Gainera, Babes Indibidualeko Ekipoak eta beste kontsumigarri mota batekoak (EPIS) saltzen ditu, eta noizbehinka, haietan ere badihardu.
The Think Lab
TedCas Medical Systems
Osasun arlora bideratutako teknologiak garatu eta merkaturatzen ditu (hardwarea eta softwarea). Osasun arloko informazioa eskuratu, erabili eta arakatzeko aukera ematen du ospitale-inguruneetan, kontakturik gabeko interfaze naturalak erabiliz (NUI). Bestalde, TedCas erabiliz, osasun arloko langileek era aseptikoan kontrolatu dezakete edozein aplikazio mota.
Hazi Kapitala / Start Up Capital Navarra
Abanza Tecnomed
Ápodo Creativitytech (Noxon)
Air-Rops
Agil Packaging System

Enpresa teknologikoa da eta etxetresna elektriko handirako enbalaje-sistema berrasmatzea du helburu, betiere poliestireno zabalduaren ordez (EPS edo poliespana) teknika berritzaile bat erabilita. Teknikak hainbat abantaila ditu, hala nola ekoizpen, logistika eta ingurumen arloko kostuak murriztea.
Agropestalert
BeePlanet Factory
Bee Standards
BrioAgro
Nekazaritzako elikagaigintzan diharduen enpresa teknologikoa da alorrak sentsorizatzeko. Horrela, nekazariak bere esku dauden aldagai nagusiei buruzko informazioa jasotzen du denbora errealean, laboreak hobetzeko eta nekazaritza-ureztapeneko sistemekin bat jarduteko.
Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren I. edizioaren proiektua.
Casilda y Jimena
CO2 Revolution
Cleverpy
Cocuus System
Eolive Vertical
Estudios Melitón
everSens
Familiados
Fuvex
Garunkook
Kontrol-sistema mikroklimatikoa eta zurezko barriketako hartziduraren monitorizazioa, Smart data data erabiliz.
Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren IV. edizioaren proiektua.
Green Killer Weeds
Nekazaritzako elikagaigintza arloko enpresa teknologiko honek makinak fabrikatzen ditu laboreetako, belar gaiztoak erabat molde ekologikoan ezabatzeko, elektro-uhinak erabiliz.
Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren III. edizioaren proiektua.
HelixNorth
iAR, Industrial Augmented Reality
Ikan Biotech - The Zebrafish Lab
inBiot
Leancleaning
Lifeak Job Accommodation Solutions for Life
Making Genetics
Genoma-oinarriko ikerkuntzan zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da, hala nola proiektuak prestatu eta diseinatzea, determinazio genetikoak eta epigenetikoak egitea, eta estatistika-emaitzen interpretazioa eta analisia. Gainera, panel genetiko eta epigenetiko berriak garatzen ditu, saldu eta merkaturatze aldera.
MG Nutrición 3G
MOA Foodtech
Multihelpers
Nubapp.com
Opendomo Things (ONNA)
Petkis
Sanae Corp. Alimentaria
Pyroistech
Start Up Capital Navarra
Stone Cooker

"Suiseki" mahaiak fabrikatzen dituen Startup-a; esperientzia gastronomiko eta sozial berria da. Izan ere, bere osoan harri bolkaniko naturalaz egindako mahaiak sortzen ditu, mahaikideek elkarreragin dezaten eta, aldi berean, elikagaiak presta ditzaten.
Proiektu finalista Orizont nekazaritza-elikagaigintzako azeleragailuaren IV. edizioan .
Telum Therapeutics
Tu Speaking
Useful Wastes
Vehortu
Vision Quality
Vitale, Intelligent Training System
Velites Sport
Welfare Tracker
Wise Nature
Yamy
Saltsak, kremak eta bustigarriak fabrikatzen dituen enpresa nafarra. Bezeroaren beharren neurriko errezetak garatzen ditu, bai saltsa klasikoetan eta pastarako, bai zopa eta krema hotzetan, bai pizzarako topping saltsetan (estaldurarako), bai arrainerako saltsetan itsas ura erabiliz, bai bustigarri gaziak edo gozoak gosarirako, besteak beste.