• arrakasta kasuak

Itzultzeko

EHN tabladatos esCasoxito EHN fotoCFV

Nafarroa aitzindaria da energia berriztagarria sortzeari dagokionean. Nagusitasun hori Foru Administrazioak 90. hamarkadan diseinatu zuen ikuspegi estrategikoari esker lortu du, eta Nafarroako Energia Hidroelektrikoaren (EHN) sorreran du jatorria, egun Acciona Energía denean.

1989. urtean, Nafarroako Gobernuak EHNren sorrera sustatu zuen energia berriztagarriak baliatuz –hasieran minihidraulikoa eta gero eolikoa, eguzki-energia eta biomasa– gure dependentzia energetiko murrizte aldera.

Gure enpresak baliabide naturalak eta publikoak baliatuko zituen, eta hortaz akziodunen artean kapital publikoa egotea beharrezkoa zen. Sodenarekin batera bazkide instituzional moduan Nafarroako Kutxak parte hartu zuen, baita Iberdrolak eta Cementos Portlandek ere sozio teknologiko eta industrial moduan.

EHNren jarduera hasiera batean minizentral hidroelektrikoak eraikitzera bideratuta zegoen, eta beranduago teknologia berriztagarri anitzak hedatzea ekarri zuen. Horrela, Nafarroa munduan parekorik ez zuen erakusketa lurralde gisa konfiguratu zen, eredu energetiko jasangarri bateranzko transizioaren oinarriak zimentatuz.

EHN energiaren ekoizpenarekin eta kontsumoarekin lotutako ingurumen-arazoak kezka sortzen hasi ziren testuinguru batean sortu zen. Arazo horiek kontuan hartuz, 1991n enpresa estazio metereologiko automatikoak ezartzen hasi zen gure eskualdearen puntu ezberdinetan eguzki- eta haize-energia lortzeko zuen potentziala ebaluatzeko. Estazio horiek eman zuten informazioak baieztatu zuten eskuragarri zegoen potentziala izugarria zela.

1994. urtearen abenduan, konpainiak lehenengo parke eolikoa martxan jarri zuen Erreniegan. Hori baino lehenago, lan informatibo handia egin zen inplikatutako kolektibo guztiei proiektuaren zergatia eta haren abantaila energetiko, ekonomiko, anbiental eta sozialak azalduz.

Halaber, EHNk 1994. urtean Gamesa Eólica sortzea ekarri zuen, lehenengo urteetan izan zuen bezero bakarra eta hari esker aerosorgailuen munduko industriaren eskaerarik handienarekin hedatu ahal izan zen.

Parkeak izan zituen emaitza onek 1995 – 2000 eperako plan eoliko bat sustatu zuten. Foru Erkidegoarentzat aurreikusten zen energia eolikoaren mapa bukatuta, eta teknologia berriztagarri berriak sustatzea lortuta, 2004an Sodenak Acciona enpresa-taldeari bere akzioen paketea saldu zion.

Eragiketa horrek, Sodenari errentagarritasun bikaina emateaz gain eta akziodunei dibidenduen bidez inbertitutakoa itzultzeaz gain, gure konpainiak arrisku-kapitaleko sozietate publiko moduan zuen prestigioa akuilatu zuen estatu mailan eta nazioartean.

Sodenak EHNn parte hartzeak (egun Acciona Energía dena) energia berriztagarrietan oinarritzen zen ehundura industriala sortzea, garatzea eta kontsolidatzea ahalbidetu zuen, gero zeuden sektoreak dibertsifikatu zituena eta aberastasuna eta enplegua sortu zituena. Era horretan, gure eskualdea alor honetako erreferente mundial bilakatu zen.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea


Información sobre EHN

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio