Hazteko ahalmena duten eta jarduketa ezberdinak egin ahal izateko 400.000€ baino gehiagoko inbertsioa behar duten enpresa txiki eta ertainei laguntza finantziero eta estrategikoa:
-
Aurrerapausoak haien produktuak merkatura iritsi arte egin behar dituzten garapen faseetan.
-
Hazkundea era organiko eta inorganikoan, beste enpresa batzuk erosiz.
-
Beste enpresa edo negozioekin integratzeko proiektuak.
-
Akzioen erreleboa.
-
Tokiko kide bat behar duten atzerriko konpainiak ezartzea.
-
Zuzendaritza-taldeek (MBO) edo beste enpresa batek (MBI) enpresa erostea.
Sodenak merkatura zabaltzeko fasean dauden proiektuetan duen parte-hartzearen ezaugarriak honakoak dira:
-
% 5 eta % 45 arteko parte-hartzea.
-
Gehienez ere 10 urteko egonaldia.
-
Administrazio Kontseiluan presentzia izatea.
-
Kideen hitzarmenean aurreikusitako desinbertsioa.
-
Kapital bihur daitekeen mailegu parte-hartzailea izateko aukera.
Zenbaitetan laguntza hori osatu ahal izango da Sodenak honako baldintzetan ematen dituen mailegu parte-hartzaileekin:
-
Osagarri finko batez eta sozietatearen negozioaren adierazleei lotuta dagoen osagarri aldakor batez osatutako interes-tasa.
-
Mendeko maileguak.
-
Kapitalizagarriak izan daitezke.