• nor gara

Sodena Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko enpresa ehundura garatzeko duen finantza-tresna da. Horretarako arrisku-kapitala erabiltzen du.

Sodena sozietate mugatuaren forma juridikoarekin jarduten du eta bere partaide nagusia Nafarroako Gobernua da.

Enpresen proiektuetan, fase guztietan, aktiboki eta nabarmenki parte hartuz jarduten du, Nafarroa era orekatu eta jarraian garatzen laguntzen baitute.

 

Nafarroako sektore publikoa berregituratu ondoren, Nafarroako Garapena S.M. (Sodena) Nafarroako Gobernuaren lau sozietate publikoren fusiotik sortu zen konpainia da (Nafarroako Garapena, S.A., NAFINCO, S.A., NGA, S.A. eta Nafarroako Enpresari Gazteen Funtsa, S.A.). 2011ko azaroaren 7an eratu zen, nahiz eta haren kide gehienak 1984. urtean sortu ziren. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak %100ean parte hartzen du Sodenan.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.L.U. (CPEN) 2009ko azaroaren 4an sortu zen, ekainaren 18ko 8/2009 Legeak xedatzen duenari jarraiki, Nafarroako Foru Erkidegoaren ondasunen zati handi bat, sozietate publikoak batez ere, ordenatu eta arrazionalizatzeko tresna unitario gisa.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio