• EIB finantziazioa


1.1. EIB finantziazioa finantza-entitateekin

El Europako Inbertsio Bankuak (EIB), Sodenaren bidez, 100 milioi euroko mailegu bat eman zion Nafarroako Gobernuari Nafarroako ETE eta “Midcap” direlakoen inbertsio proiektuak finantzatzeko, Espezializazio Adimentsuaren Estrategia – Nafarroa S3 (lehen Moderna Plana zena) delakoaren esparruan. Eragiketa hori Europako Inbertsio Bankuaren administrazio kontseiluak onetsi zuen 250 milioiko maileguaren lehenengo ordainketa da.

Finantzazioa onartzeko lETE eta Midcapek(*) Sodena Zigilua izan behar dute,zeina proiektua Sodenan aurkeztu ondoren esleituko den.

Finantzatu daitezkeen proiektuak eta laguntza finantzieroaren ezaugarriak

  • Espezializazio Adimentsuaren Estrategia – Nafarroa S3 (lehen Moderna Plana zena) delakoaren sektore estrategikoaren barruan ezein enpresa proiekturi bideratutako mailegua.

  • Proiektuaren zenbatekoa: 25 milioi euro gehienez ere eta % 50eraino finantzatu ahalko da (12,5 milioi euro).

  • Esleitzeko gehieneko epea: 2024ko otsaila.

  • Interes-tasa: % 5,787koa gehienez ere.

Finantzazioa nola eskatu

  • Sustatzaileak dagokion finantza-entitateari edo entitateei bere proiektua aurkezten die.

  • Finantza-entitateak proiektuaren finantzazioa onartzen duenean, EIBaren finantzazioa eta egoki deritzoten bermea (% 30 edo % 60koa) eskatzen dio Sodenari.

  • Sodenak proiektuak bermerik behar duen aztertzen du eta finantza-entitateari EIBaren finantzazioa ematen dio, bai eta dagokion bermea ere.

  • Finantza-entitateak maileguaren kontratua sinatzen du ETE edo Midcaparekin..


1.2 EIB finantzazioa Sodena eta elkar bermatzeko sozietateen (EBS) bidez

Sodenak ELKARGI eta SONAGAR elkar bermatzeko sozietateekin hitzarmen bat sinatu du Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) maileguaren bidez ETEak finantzatzeko.

Finantzazioa onartzeko ETEek Sodena Zigilua izan behar dute, zeina proiektua Sodenan aurkeztu ondoren esleituko den.

Finantzatu daitezkeen proiektuak eta laguntza finantzieroaren ezaugarriak

  • Mailegua aktibo ukigarrietan (lursailetan izan ezik), ukiezinetan (garapen kostuak, planifikazioa eta finantzazioa; I+G; eta banaketa sareak sortzea) edo enpresen ondorengotzarako egindako inbertsio edo gastuetara bideratuta dago.

  • Sodenaren maileguaren zenbatekoa: 20.000 eurotik 600.000 euro arte eta % 100eraino finantzatu ahalko da.

  • Esleitzeko gehieneko epea: 2024ko otsaila.

  • Merkatuko interes-tasa.

ELKARGI/SONAGAR sozietateen bermeak maileguaren % 100erainoko estaldura eskaintzen du, urtean % 1eko komisioarekin.

Finantzazioa nola eskatu

  • Sustatzaileak proiektua ELKARGI/SONAGAR sozietateei aurkezten die: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. y E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., helbide elektronikoetan eta jasotako informazioa aztertu egiten da.

  • ELKARGI/SONAGAR sozietateek onetsi egiten badute, onuradunari eta Sodenari jakinarazten diete, eta azken honek aztertu egiten du eta eskatutako finantzazioa eman edo ez erabakitzen du.

  • Sodenak eragiketa onesten badu, maileguaren kontratua sinatu egiten da ETEarekin.



1.3 EIB finantzazioa Sodenaren mailegu zuzenen bidez

ETE edo Midcapei bideratutako Sodenaren bidezko EIB finantzazioa.

Finantzatu daitezkeen proiektuak eta laguntza finantzieroaren ezaugarriak

  • Mailegua aktibo ukigarrietan (lursailetan izan ezik), ukiezinetan (garapen kostuak, planifikazioa eta finantzazioa; I+G; eta banaketa sareak sortzea) edo enpresen ondorengotzarako egindako inbertsio edo gastuetara bideratuta dago.

  • Sodenaren maileguaren zenbatekoa: 100.000 eurotik 5.000.000 euro arte eta proiektuaren kostuaren % 50eraino finantzatu ahalko da.

  • Esleitzeko gehieneko epea: 2024ko otsaila.

  • % 1,5eko interes-tasa finkoa edo Euribor + % 1eko interes-tasa aldakorra.

  • % 0,50eko irekitze-komisioa.

    Bermeak: kasu bakoitzean zehaztuko da.

Finantzazioa nola eskatu

  • Sustatzaileak proiektua Sodenari aurkezten dio.

  • Proiektua aztertzeko Sodenak honako informazioa eskatuko du: (1) Konpainiaren finantzei buruzko informazioa (2) Proiektuaren negozio-plana (3) Kaudimen sinestamendua

  • Informazio hori aztertu ondoren, Sodenak bere ebazpena emango du.



(*) ETE: 250 langile edo gutxiago dituen enpresa. "Midcap": kapitalizazio ertaineko enpresa, 3.000 langile baino gutxiagokoa.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio