• ENISA – Sodena finantzazio akordioa

    enisa

ENISA eta Sodenak Nafarroako Foru Erkidegoan finkatuta dauden enpresen proiektuetan inbertsioak egiteko akordio bat sinatu dute eskualdearen ehundura enpresariala berritzaileagoa eta lehiakorragoa izan dadin.

Enpresen proiektuek finantzazioa lortu ahal izan dezaten berritzaileak izan beharko dira eta dagokien sektorean abantaila lehiakorrak eskaini beharko dituzte, egoitza soziala Nafarroan izan beharko dute eta negozio eredu bideragarri eta errentagarria izan beharko dute. Akordioak lau urteko indarraldia du, eta berehala sartuko da indarrean.

ENISAk egindako inbertsioak 25.000 euro eta 1.500.000 euro artean egongo dira. Sodenaren kasuan, proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 25.000 eurokoa izango da.

Bi erakundeek dagoeneko eskualdean inbertsio proiektuak banatu izan dituzte eta erabaki dute, une honetatik aurrera, haien xedeak era eraginkorrago eta errentagarriago batean betetzeko ahalegin bateratua egitea.

Jarduketak koordinatze aldera, ENISA eta Sodenaren ordezkariek Inbertsioen Batzorde bat osatuko dute, zeina hiruhilekoan behin elkartuko den inbertsioak egiteko proposamenei buruzko informazioa banatzeko eta abian dauden inbertsio prozesuak eguneratzeko, beti ere proiektuekiko konfidentzialtasuna bermatuz.

Proiektuak aurkezteko jarri Sodena edo ENISA sozietateekin harremanetan.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio