• eskualde mailako estrategia - NAFARROA S3

Espezializazio Adimentsuaren Estrategia – Nafarroa S3 – epe ertain eta motzerako plan bat da, Nafarroaren ekonomia etorkizunerako aukera gehiago dituen arloetan espezializatuz haren hobekuntza sozioekonomikoa bilatzen duena.

Planaren burua Nafarroako Gobernua izan da beste enpresa, unibertsitate, tekonologia zentro eta gizarte erakunde batzuekin batera, , helize laukoitzaren gobernamenduaren ereduari, jarraiki, eragile garrantzitsuenen inplikazioa eta gizartearen parte-hartzea bilatuz.

Nafarroa S3ren helburua Nafarroaren ekonomia bultzatzea da ezagutzaren ekonomia bilakatu dadin, prozesu industrialetan, produktuetan eta zerbitzuetan teknologia gehitzeko gaitasun handiagoa izango duena, era horretan ekonomia berritzaileago, produktiboago eta esportatzaileago bat lortuz, eta aldi berean baliabide natural eta energetikoen erabileran eraginkortasuna bilatuz, eta lurraldearen eta gizartearen batasun handiagoa bilatuz.

Espezializazio adimentsuak lehentasunezko gaiak identifikatzea eskatzen du eskualdearen ahalmen ekonomiko, zientifiko-teknologiko eta lehiakortasun globala kontuan hartuz, baita haren aktoreena ere, batez ere enpresena. Azkenik, lehentasun horietara bideratutako politika adimentsuak erabiltzea proposatzen du espezializazio alor horietan eskualdearen garatzeko ahalmena maximizatzeko.

Nafarroa S3k etorkizunaren ikuspegi komun bat definitzen du eta 3 helburu nagusi ditu:

  • Bizi-kalitate hobea, Nafarroako indargune garrantzitsu moduan batasun sozialerako sistema baten, kalitaterik oneneko osasun-laguntzaren eta hezkuntza-sistema bikain baten bidez.
  • Oparotasun handiagoa, ehundura enpresarial eta industrialaren garapenean oinarrituta, pertsonen talentua integratuz eta indartuz, eta berrikuntza eta ekintzailetza sustatuz Nafarroak lehiakortasun maila altua manten dezan lortzeko.
  • Jasangarritasun handiagoa, Nafarroaren inguru naturala errespetatuz eta balioetsiz, baliabide naturalak babestuz eta baliabide horiek era eraginkorrean erabil daitezen sustatuz ingurumenaren kalitatea mantendu eta hobetzeko.

Estrategia honako faseei jarraiki diseinatu da:

Dokumentazioa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio