• arrakasta kasuak

Tutti Pasta, kalitatea eta berrikuntza 25 urte baino gehiagoan.

Tutti Pasta Iruñeko hiru jatetxerekin lan egiten hasi zen, eta orain salsa duten pasta freskoz eginiko plater ultraizoztuen Espainiako fabrikatzaile lider moduan kontsolidatu da; dagoeneko prestatua zeuden elikagai osasungarriak eskatzen zituen aldaketa sozialari aurrea hartzen jakin zuen produktu berri bat.

Urte hauetan zehar, hasieran oinarri hartu zituzten bi premisa nagusiak bete dituzte: pasta italiarraren kontsumoa areagotzea eta kontsumo ohitura berriei erantzungo zieten elikagai eroso eta azkarrak topatzea.

Bere I+G+b proiektuengatik eta produktu berritzaileengatik (pasta italiarraren errezeta tradizionalei arroza eta barazkiak oinarri dituzten platerak gehituz joan dira, baita bigarren platerak eta pizzak ere) azoka ezberdinetan jaso dituen sari eta izendapenek lana kalitatez egiten dela bermatzen dute; kalitatea izan baita betidanik enpresaren ezaugarri nagusia. Hain zuzen, ISO, IFS (International Food Standard) eta BRC (British Retail Consortium) ziurtagiriak ditu.

Gaur egun, Tutti Pastak bere produktuen % 50a kanal profesionalera bideratzen du eta gainerako % 50a supermerkatu eta hipermerkatuetako salmenta-postuetan merkaturatzen du.

Zifrak / Une garrantzitsuak

  • 1987 - Tutti Pasta sortzen da.
  • 1991 - Pasta luze eta pasta motzeko plater prestatuak jarraian ekoizteko lehenengo lerroa martxan jartzen da.
  • 1994 - Tutti Pasta garatu egiten da eta lasagnak ekoizteko sistema propio bat patentatzen du.
  • 2004 - Sodena sartzea.
  • 2005 - Ezkirotzeko poligono industrialean egunean 100.000 plater ekoizteko gaitasuna duen fabrika berria inauguratzea.
  • 2006 - Tutti Pastaren fundatzailea, Santiago Palacios, Nafarroako Urteko Enpresari hautatzea.
  • 2007 - IFS (International Food Standard) egiaztagiria lortzen du.
  • 2008 - Sodena ateratzea.
  • 2013 - SENIFOOD proiektuan parte hartzen du pertsona helduentzat propietate osasungarriagoak dituzten platerak prestatzeko.

Jarraikitasunez garatutako ekimen aitzindari bat


caso exito tutti pasta fotoDPalacio

Akziodunen eta zuzendaritza-taldearen jarraikitasunari eta konstantziari esker, Tutti Pastak urte zailak gainditzea eta Espainian guztiz berria eta ezezaguna zen produktu sorta bat merkaturatzea lortu zuen.

Sodenak gure proiektua balioduntzeak, alde batetik, egindako ahalegina aitortzea eta, bestetik, Espainian aitzindaria zen proiektu bat babestea ekarri zuen.

Benetan uste dugu Sodenaren laguntzari esker enpresa hazteko eta kontsolidatzeko genituen planak betetzea lortu genuela, era horretan Nafarroako ekonomia dibertsifikatzen eta aberasten lagunduz.

Daniel Palacio
Tutti Pastaren Kontseilari Delegatua


 

Hurrengoa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio