• arrakasta kasuak

Itzultzeko

tabla datos s21secfotoCFV-TUV

Argi dago informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea (IKT) transbertsala dela eta enpresen eta informazioaren gizartea garatzen laguntzen duela. Enpresaren esparruan, adibidez, IKTek negozio eredu berrietan eta antolakuntza prozesuetan berrikuntzak egitea ahalbidetzen dute, eta horrek, aldi berean, produktibitatean hobekuntza garrantzitsuak egitea ahalbidetzen du.

Teknologiei esker prozesuak, komunikazioak, informazioa eta datuak kudeatzen dira, gero partikularrek, enpresek, entitateek eta erakundeek gorde beharko dituztenak.

Segurtasun informatikoa lehenik, eta zibersegurtasuna gero (Internet iritsi zenetik) dira, hortaz, urteetan zehar garatu diren eta eboluzionatu duten funtsezko bi jarduera, eta haietan I+G+b oinarrizkoa da.

2006. urtean, NGA enpresa publikoa (egun Sodenan integratuta dago) S21sec enpresaren akziodun bilakatu zen. NGA segurtasun digitaleko zerbitzu eta teknologietan espezializatuta dagoen enpresa bat da, informazioa eta balio handia zuten eta erakundeetan kritikoak ziren bestelako aktibo digitalak babestea du xede.

Sozietatea enpresa honetan akziodun bilakatzeak S21sec enpresak gure erkidegoan Segurtasunerako Eragiketen Zentro bat (SOC, ingelesezko siglekin) abian jartzea posible egin zuen, zeinak segurtasunaren alorrean jarraipen eta monitorizazio etengabeko 24x7 zerbitzu bat eta I+G+b zentro bat eskaintzea ahalbidetzen duen. Nazioartean aitortutako bi jarduera horiek, gure erkidegoan aitzindariak eta esklusiboak izateaz gain, kualifikazio altuko enplegu ugari sortu dituzte.

2012an (Sodenaren desinbertsio prozesua amaitu zen urtea), enpresa bere espezializazio alorrean Espainiako erreferente bat da (IBEXaren 35 enpresetatik 26 bere bezeroak dira). Halaber, nazioartean hedatzeko prozesu garrantzitsu batean murgilduta dago.

Hortaz, S21sec enpresan egin zen inbertsioak gure xedeetako bati bikain erantzun zion: IKTen barruan hazteko ahalema, proiekzioa, bideragarritasuna eta Nafarroan enplegu kualifikatua sortzeko gaitasuna zuten jarduera ildoak identifikatzea.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea


S21sec enpresari buruzko informazioa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio