• arrakasta kasuak

Itzultzeko

SODENA 1996. urtean murgildu zen bioteknologiaren esparruan Cinfa Laborategien parte-hartzearekin. Espainiarentzat berria zen eta Nafarroarentzat paregabea zen merkatu baten jaurtiketa izan zen, generikoena alegia, eta gaur egun estatu mailan eta nazioartean aitortzen den errealitate solidoaren lehenengo urratsak eman ziren. Sodenarentzat, oso une garrantzitsua izan zen eta negozio eredu berritzaileak ezagutzen lagundu zuen; negozio eredu horiek hasiera hasieratik babestea eskatzen dute baina, argi geratu den moduan, hazteko ahalmen handia dute.

Gaur egun, Sodenarentzat bioteknologia sektore estrategiko bat da. Dituen esparru guztien artean, garrantzi gehien duen azpisektoreetako bat giza osasuna da, eta bereziki, sendagaien garapenarena.

Nafarroako Foru Erkidegoa, gainera, Espainian sektore honetan jarduera enpresarial handiena duen eskualdeetako bat da. Hain zuzen, alor honetan mila bostehun profesinal baino gehiago dihardute eta horri eta zentro teknologikoei esker, Nafarroak sektore honi eskaintzen dion talentuarengatik eta hortaz balio teknologiko altuarengatik ezagutzen da. Ildo horretan, 2011n egin zen azken azterlanaren arabera, Nafarroa biztanle bakoitzeko patente kopuru handiena duen Espainiako eskualdea da.

CINFAk Sodenaren xedeetako bat lortzen laguntzeaz gain –autofinantziazioa mantentzeko errentagarritasun finantzieroa lortzea–, dagoeneko errealitate bat den eta gure ehundura enpresariala ezaugarritzen duen sektorea etorkizuna garatzeko oinarri bat ekarri zuen.

Carlos Fernández Valdivielso
Sodenaren Zuzendari Kudeatzailea

CINFA Laborategiei buruzko informazioa

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio