• inbertsioak erakartzea

Nafarroako Gobernua eskualdearen nazioartekotzearekin konprometituta dago, eta Sodenari Nafarroara kanpoko inbertsioa erakartzeko eta finkatzeko egitekoa egokitu dio.

Sodenak enpresen inbertsioak erakartzeko estrategia proaktibo bat abiarazi du proiektuak erakartzeko eta eskualdean ezar daitezen errazteko. Horretarako eskualdean aberastasuna sortzeko gaitasun handiagoa duten sektoreetan – bai Nafarroako ekoizpen ehunduraren indarguneengatik bai beste sektore batzuetan duen trakzio eraginarengatik – jarduten du batez ere. Horrelakoak dira nekazaritzako elikagaien sektorea, automozioa, bioteknologia, energia eta ingurumena eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Halaber, Sodenak eskualdean interesa duen inbestitzaileei aholkularitza eta laguntza zerbitzu sorta zabala eskaintzen die, eskualdean finkatzeko erabakia hartzerakoan sortzen zaizkien behar guztiak asetzeko. Zerbitzu horiek pertsonalizatuak, doakoak eta konfidentzialak dira, eta Nafarroako negozioen kalitateari eta kostuari buruzko informazioa ematea, eskualdean barrena bisitak antolatzea eta ezartzearen fasean zehar laguntza ematea barne hartzen dituzte.

Nafarroan dauden inbertsio aukerei eta gure eskualdeak eskaintzen dituen abantailei buruzko informazio gehiagorako jo www.investinnavarra.com web orrira.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio