• sektore estrategikoak

Sodenaren jardutea Espezializazio Adimentsuaren Estrategia – Nafarroa S3 delakoarekin (Moderna Plana izandakoa) lerrokatutako sektoreetan zentratzen da.

Sektore horiek honakoak dira:

Sektore honetan Sodenak dagoeneko existitzen den ehundura kontsolidatzea (erreferente nazionala da) eta bere hazkuntza bultzatzea ditu helburu. Horretarako era proaktiboan jarduten du sendagaiak garatzeko proiektuak zein proiektu industrialak bilatzen, eskualdean dagoen eragileen sare zabalarekin harremanetan.

Nafarroa aitzindaria da energia berriztagarria sortzeari dagokionean eta liderra batez ere industria eolikoarekin zerikusia duten ekipoak ekoizteari dagokionez. Sodenan ditugun baliabide natural agortezinak baliatuz energia sortzea ahalbidetzen duten teknologiak garatzea bultzatzen jarraitu nahi dugu. Era berean, Sodenak eraginkortasun energetikoaren alde egiten du, eta horretarako kontsumo energetikoa murriztea helburu duten eta gure ingurumenari on egingo dioten proiektuak babestuko ditu.

Nekazaritzako elikagaien sektorea Nafarroan gailentzen den sektoreetako bat da Foru Erkidegoan duen presentzia zabalagatik bai BPGd-ari egiten dion ekarpenari bai enplegua sortzeari dagokionez. Gainera, ehundura enpresarial anitz batez osatuta dagoen eta nazioartean aitortutako eragile eta enpresak dituen sektore bat da. Sodenak arrisku-kapitalaren bidez berrikuntzarekin eta garapen teknologikoarekin, hazkunde prozesuekin eta gutxieneko tamaina eraginkorrak bilatzen dituzten integrazio eragiketekin zerikusia duten inbertsio aukerak ekonomikoki lagundu nahi ditu.

IKTen sektorea (informazioaren eta komunikazioen teknologiak) azken urteotan munduan gehien hazi den sektorea da eta gizarte aurreratuen motor ekonomiko berria den aldetik funtsezkoa da, berez eta beste sektore batzuen garapena indartzen duelako. Sodenaren estrategiaren xedea, IKTen arloen barruan, hazteko ahalmen handiagoa duten eta Nafarroan gara daitezkeen ildoak identifikatzea da haietan ehundura enpresariala sortu eta kontsolidatzeaz gain, nazioartean hedatzeko.

 
 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio