• start up

Start Up Capital Navarra Nafarroako Gobernuak sustatu eta Sodenak kudeatzen duen Enpresak Sustatzeko Sozietate bat da, non alor finantziero, industrial, unibertsitarioko eta enpresak sustatzeko alorreko 22 sozietate pribatu zein publikok parte hartzen duten.

Abiarazteko fasean dauden eta Nafarroarentzat hazteko ahalmen handia duten proiektuak finantzatzen ditu. Izaera berritzailea eta desberdinak diren proiektuak izan beharko dute, Nafarroarentzako merkatu-nitxo berriak eta enplegu kualifikatua sortzea ahalbidetuko dutenak.

Kide minoritario gisa enpresaren kapital sozialean parte hartuz finantzazioa eskaintzen du, baita enpresa hasiera hasieran garatu dadin laguntzeko kolaborazio estrategikoa ere. Enpresan egingo den parte hartzea 3 eta 8 urte bitartekoa izango da eta 400.000€ arte iritsi ahal izango da.


Start Up Capital Navarra sozietatearen inbertsioaren ezaugarri nagusiak:

  • 400.000 euroko inbertsio maximoa eta 100.000 euroko inbertsio minimoa, estrategikotzat hartzen diren proiektuetan gainditu daiteke, hazteko ahalmen handia dutenetan edo garrantzitsu egiten dituen bestelako ezaugarri bat dutenetan. 200.000 euroko batez besteko tiketa.

  • Start Up-ek enpresan izango duen parte-hartzea % 5 eta % 45 artekoa izango da.

  • Enpresen kapitalean egingo den parte-hartzea aldi baterakoa izango da eta 3 eta 8 urte bitarteko iraupena izango du.

  • Sustatzaileekin kideen arteko hitzarmen bat sinatuko da, non akzioak berriro erosteko hitzarmenak lehentasunezkoa izango den.

  • Start Up Capital Navarra sozietateak bere administrazio organoa eta inbertsioen batzordea ditu.



 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio