• hazi kapitala

Hazi kapitala hasieran kapitalean edo mailegu parte-hartzailean egiten den finantzaketa da, enpresa berri bat edo jarduera enpresarial bat etapaka abiarazteko.

Hazi kapitalaren xedea berriak diren edo orain dela gutxi sortu diren enpresen proiektuen finantziazio beharrak asetzea da. Proiektu horiek Nafarroarentzat hazkunde ahalmen handia, izaera berritzailea eta dagoeneko merkatuan dauden produktu zein zerbitzuekiko desberdina izan beharko dute Nafarroarentzako merkatu-nitxo berriak eta enplegu kualifikatua sortu ahal izateko.


Hazi kapitala Sodenan

Sodenak Hazi proiektuak babesten ditu proiektu ekintzailearen bermea besterik ez duten mailegu parte-hartzaile bihurgarriekin honako ezaugarri nagusiekin:

  • Gehienez ere 100.000 € arteko inbertsioa 50.000 €-ko batez besteko “tiket” batekin.

  • Kapitalean bihurgarria. Kanpoko finantziazio erronda berri bat badago, Sodenarentzako enpresaren balioak beherapena izango du.

  • Mendekoa.

  • Osotara 5 - 8 urtetako epea eta 1 - 3 urtetako gabezia-epea.

  • Interes-tasa: finkoa (Euribor+% 3) + jardueraren eta emaitzen araberako aldagaia. Bi interes horien batura ez da % 10a baino handiagoa izango. % 0,5eko irekitze-komisioarekin.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio