• orizont azeleratzailea

    AceleradoraOrizont

Orizont Sodenaren nekazaritzako elikagaien startupen azeleratzailea da. Bertako, estatuko zein nazioarteko proiektu berritzaileak azeleratu eta sustatzea du helburu, hartara Nafarroako nekazaritzako industriaren sektorea eta ehundura enpresariala indartzeko.

Zein da bere helburua? Estatuan zein nazioartean sektoreko erreferente bilakatzea. Nola? Deialdi bakoitzean nekazaritzako elikagaien azpisektore guztietako 8 proiektu berritzaile eta eskalagarri arte azeleratuz. Proiektu horiek garapen aldi goiztiarrean (early stage) eta urte bat baino gutxiagoko merkaturako distantziara egon beharko dira.

Programaren ezaugarri nagusiak:

    Laguntza finantzieroa: Proiektu bakoitzak  110.000 eurorainoko hornidura ekonomikoa izango du: orizont positivo 01
    - 80.000 € arte mailegu parte-hartzaile kapitalizagarrian.
    - 20.000 € kapitalean Sodenak akzioen % 9an parte hartzearen truke.
    - 10.000 € zerbitzu-bonoetan, CNTAren kide egitea barne hartzen duena.

  • Azelerazioa: 6 hilabetetako azelerazio programa Tuterako Hiri Agroalimentarioan bertako azpiegituren erabilera librearekin. CEINeko (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra) teknikariek eta garatuko diren arloetan adituak diren profesionalek –bai merkatuaren ezagutzari eta balio proposamena sortzeari bai trebetasun sozialak garatzeari dagokionez– gidatutako lan saioekin.

  • Jarduera Nafarroan mantentzea 2 urtez edo Sodenak enpresaren kapitalean parte hartzen duen bitartean.

  • Ostatua: azelerazioaren garaian hala nahi duten ekintzaileak ostatu hartzeko egokitutako etxebizitzak erabiltzeko aukera.

  • Aholkularitza: ekintzaileei aholkularitza teknikoa eta merkatuari buruz duten ezagutza eskainiz lagunduko dieten nekazaritzako elikagaien sektoreko 50 konpainia garrantzitsu baino gehiagoz osatutako enpresa kolaboratzaile, mentore espezializatu, ikerketa zentro eta unibertsitate panel garrantzitsu baterako sarbidea.

Orizonti buruzko informazio gehiagorako: www.orizont.es

 

 

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio