• merkatura zabaltzeko kapitala

Hazteko ahalmena duten eta jarduketa ezberdinak egin ahal izateko 400.000€ baino gehiagoko inbertsioa behar duten enpresa txiki eta ertainei laguntza finantziero eta estrategikoa:

  • Aurrerapausoak haien produktuak merkatura iritsi arte egin behar dituzten garapen faseetan.

  • Hazkundea era organiko eta inorganikoan, beste enpresa batzuk erosiz.

  • Beste enpresa edo negozioekin integratzeko proiektuak.

  • Akzioen erreleboa.

  • Tokiko kide bat behar duten atzerriko konpainiak ezartzea.

  • Zuzendaritza-taldeek (MBO) edo beste enpresa batek (MBI) enpresa erostea.


Sodenak merkatura zabaltzeko fasean dauden proiektuetan duen parte-hartzearen ezaugarriak honakoak dira:

  • % 5 eta % 45 arteko parte-hartzea.

  • Gehienez ere 10 urteko egonaldia.

  • Administrazio Kontseiluan presentzia izatea.

  • Kideen hitzarmenean aurreikusitako desinbertsioa.

  • Kapital bihur daitekeen mailegu parte-hartzailea izateko aukera.


Zenbaitetan laguntza hori osatu ahal izango da Sodenak honako baldintzetan ematen dituen mailegu parte-hartzaileekin:

  • Osagarri finko batez eta sozietatearen negozioaren adierazleei lotuta dagoen osagarri aldakor batez osatutako interes-tasa.

  • Mendeko maileguak.

  • Kapitalizagarriak izan daitezke.

 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Política de cookies.

Acepto cookies de este sitio